Kritika Zinematografikoa: “Tótem”

Kritika Zinematografikoa: “Tótem” –
Kritika Zinematografikoa: “Tótem"

Zuzendaria: Lila Aviés
Urtea: 2023
Herrialdea: Mexiko

Kritika Zinematografikoa: “Tótem"-Doluari aurre egiteko saihesbide emozionalak-

Norbanakoen heriotzak hurbileko ditugunekin elkartzeko hitzordu bilakatu ohi dira normalean, utzi gaituena gogoratu eta haren galerari negar egiteko une sentikorrak. Zinemaren historian (literaturan, antzerkian eta baita pinturan ere gertatu bezala), sortzaileek kontaketaren zirrikitu dramatikoak aprobetxatu izan dituzte halakoei etekina atera eta giza taldeen eta komunitateen harreman afektibo zein sozialak aztertzeko, horien deseraikitze gradualean sakondu eta komunikazio eza bistaratzeko.

Lila Avilés zinemagile mexikarraren TÓTEM filmean zendutakorik ez dago, baina atzera bueltarik gabeko eritasuna duen gizon baten azken urtebetetze eguna izan daitekeena ospatu asmoz elkartuko dira senideak haren etxean. Gaixo terminala, ordea, ez da filmeko protagonista nagusia izango, ezta istorioaren gidaria ere.

Elkarlanean prestatzen ari diren sorpresazko zorion-afariaren prestaketa lanak hartuko du filma erabat, zazpi urteko Sol neskatoa lotura eta erdigune izanik. Gaztearen begirada umil eta isilari jarraituz murgilduko gara patuak gogor kolpatutako desgrazian, eta haren ikusmiratik izango dugu familiako kide bakoitzaren sentimendu eta erreakzioen berri. Honi baina, ukatuko egingo diote aita ikustea, ikus-entzuleongan bien arteko enkontru magikoa gertatzeko premia sortuz.

Film korala delarik, pertsonaia berriak agertuko dira etengabe, eta horien inpultso eta portaeretan agerikoa den tristura erakutsiko digu zuzendari mexikarrak TÓTEMen; denek ere, gertu dagoen heriotza asimilatzeko edo onartzeko askabide partikularrak izango dituzte: marraztu, pastelak egin, ile-apainketa, antzerkia, esku-lanak… Kamera ez da etxetik aterako, eta neskatoari itsatsita pasako da gela batetik bestera, ataritik egongelara, sukaldetik bainugelara. Familiariaren egoera zaurgarriaren ispilu da etxearen beraren egitura labirintiko, zatikatu eta nahasgarria; familiak dituen arazo ekonomiko, existentzial eta filosofikoak arakatzeko balizko proposamen estetikoa da espazio itxi eta kaotikoa. Eraginkorra eta sarkorra, bai, baina aurreikuspenei ihes egiten ez diena.

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika Zinematografikoa: “Tótem"

Kritika Zinematografikoa: “Tótem”

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude