Hauteskundeetan ganadua hiltegira igarotzean antzo

Hauteskundeetan ganadua hiltegira igarotzean antzo –

Kobazuloan batzuetan ilunpean nindoan, bestetzuetan aldiz, argirik gabe, baina beldurrik gabe sekulan ez” (Kijote II, 55).

Hauteskundeetan ganadua hiltegira igarotzean antzoHori zioen Sancho Panzak kobazulo batean sartuta sentitzen zuena deskribatze aldera. Tamalez, ezinago iradokigarria baina irudia, geure bizitzen sakonean, nolabait edo beste, beti eta atergabe ate joka jarduten duen isil ezinezko beldurraren ahotsa deskribatzeko. Norbere bizialdian aurrera egin ahala, beldurrak handituz eta areagotuz joaten dira. Maizenean etorkizun dugun horretan gerta dakigukeenarekikoan jarri ohi da azpimar guztia beldur horien zergatiak azaltze aldera. Hein handi batean horrekin estuki loturik daudenik ezin uka. Alabaina, nire ustetan, badago sentipen horrek baino indar askoz handiagoz diharduen beste sentipen bat; zahartzeak, uteetan geroz eta sartuago egoteak, sentimendu bat sortzen baldin badu, zein eta galdu izanaren, hau eta beste galdu izanaren sentimendua da. Psikologiatik, soziologiatik edo soziopolitikatik, norbanako zein gizarte mailan, gure ikuskera, jarrera edota gure ongizatearen gainean ditugun irudipenetan zer nola diharduen beldurrak ikertu ohi dutenean zerari erreparatu izan diote gehien-gehienetan; etorkizunean lortuko ote dugun horretan, egingo ote dugun edo ez, hau edo beste izateko aukera izango ote dugun, zernahi dela, etxebizitza dela, lanposturik lortu edo dugun horri eustea dela,…Halere, norebere existentzian, lortzear dugun horri buruzko kezkak bainoago, jada dugun hori galzorian izan ote dezakegun kezkak gaitu harrapatzen askoz indar handiagoz, nire ustetan, jada gorago esan dudan moduan.

Galdu izanak, eta oroz gain, galdu uste izanak zeharkatzen ditu guztiz geure existentzia, geure bizitzak, eta, norberaz harago, gizartea bera ere, bere osoan. Horretaz jadun nuen pixkatxo batez nire aurreko artikuluan. Datozen lerrotan, horretan pixka bat gehiago sakondu asmo dut, orain baina, galdu-beldurra bi poloak aintzat harturik. Beldurrak zeharkatzen du geure bizitza, nioen “La peur sert elle-mesme de coureur. Beldurra bera zaldi?” nire orain hilabete batzuetako artikulu batean. Beldur delako hori galtzeko, zerbait galtzeko, are gu garen hori ere galtzeko, beldur-izuarekin lotu asmo dut orain. Geure etxe barruan, geure baitako zolan sartutako arrotz kanpotar ez desiratutako bat dugu beldurra, areago ere, delako beldur hori galtzeko beldurra baldin bada, gatibu, preso, nahi gaitu, guztiz estutzen gaitu eta, okerrenean, are kasik ito ere.

Hemen kontua, arazoa, ez da maila antropologiko edo psikologiko ezin saihestuzko hutsean gelditzen, askoz harago doa. Politikagintzak berak ere ondo baino hobeto erabiltzen du ,gehiekeriz erabili ere jada, beldur hau behe koturnoko politika erraz-merkea bezain eraginkorra aurrera eraman ahal izateko. Izanez ere, eta tamala bada ere, egun, beldurraren erakundetze nolabaiteko bat eskatzen du derrrigor zeinahi gizarte-erakundetze mende(baldar)rek. Agintari eta politikariek ondo ere ondo dakite hau guztia. Beldurrak konfiantza du etsai, berari dio gorroto. Beldurra ez da sekulan erakitzailea izan, eraiki dezake baina oso modo bridatuan, beti ere bidean asko galduta, eta betiro oso era gotortu eta defentsazkoan, kasu honetan, izan uste dugun hori ez galtzeko borroka horretan. Gertakari hau giza mailako berezko kontua bada ere, kulturaz kultura alde nabarmenak egon daitezke eta, gehien-gehinetan gizarte guztiek antropologikotik asko edo dena duen beldur hau elikatu-hauspotu baino egin ez badute ere, historian barrena, beldurra apaltze aldera egin duten kulturak eta erlijio-jakinduriak egon dira. Beldurrek zinez inondik ere ez gaudeneko leku horretan kokarazten gaituzte, inongo beldurrik izan beharko ez geniokeen horri berdurra izatea eragiten digute; beldurrek geure burua geldiarazi baino ez dute egiten. Horren arabera, hortaz, gizabanakoen gainean aritzea baino ez dugun politikagintzak zer eta norbanakoarengan beldur hori elikatzea eta hauspotzea baino ez du egin ohi, edo sikiera dagoen dagoenean utzi, lauso eta era antzemanezinez bada ere. Nolabait edo beste, ondo erroturiko beldurren batek jotako hiritarra hiritar otzana izango dugu beti,eta bestelako goi interesen arabera erraz manipulagarria.

“Desirazko politikari” “beldurrezko politika” gailendu zaio, jada dexente galdu izanagatiko eta geroan askoz gehiago galtzeko arriskuarengatiko beldurrezko politika hain justu. Are klabe proaktibo eta aurrera begirako eman dezaketen hiritarren jarrera politikoetan ere, hala nola, gazteek bizitza edo lanpostu duin bat lortzeko izan dezaketen itxurarazko desirazko jarreretan, 60 urtetik gorakoek Osakidetza hobe eta eraginkorrago lortzeko itxurazko desiretan, eta beste horrelako itxurazko desira politiko zenbaitetan, finean eta buruan, zinetan eta sakonean, ez da desira euren jarreren bultzagarria, guztiz bestela dugu kontua; itxuraz lortu nahiko genukeen horretan edo horren bitartez, finean, egun, eskuartean dugun edo eduki usten dugun hori ez galtzea dugu xede eta, esate baterako, are etxebizitzarik gabeko gazte batean etxe propio bat izateko lorkizun-desira horren pean ere, finean, orain artean bezala non bizirik izateko aukera bermatzeko motibazioa baino ez dago kasu ugarietan.

Lorkizun eta ez-galkizun horren arteko nor baino nor gehiago horretan, badakit, itxura batean, denon ikusian, kasu gehienek lorkizunezkoak eman dezaketela, eta, hein batean, hala izango dira asko eta askotan, baina nago, azken hamarkadetan galkizun sentipena gailentzen ari dela nagusiki gure hiritarren politikarekiko motibazioan. Hau da, garen hori guztia, gaudeneko egoera hori bera, eduki dugun hori guztia, galduz doazkigulako sentipen eta uste sendoa dira gero eta gehiago gure politikarekiko interesa-motibazioa zer-nolakotuko dutenak. Galkizun sentipenaren goranzko jaugin honek, negatibo eta ez proaktibo den aldetik, mendeko eta otzan gaitu bilakatzen. Hauteskundeen ondorengoetan politikariek agintutakotik hamarrena jota pasa baino ez badute betetzen, guztiz esaneko, hankapeko eta otzan dugun hiritar horrek nekez inteprelatuko du polikaria, nekez egingo dio aurre kontu eske, eta, aldiz, galkizun sentipen are handiago batek hartua egongo denez, berriz ere hurrengo bozetara proiektatuko du bere “gehiago ez galtzeko” sentipena.

Eta dena galkizun sentitzen denean, gal-hurren edo galdua denean, dena, hori guztia, are bizitza bera ere, bilakatzen da ondasun eta diru, bizitarako ez den ganadua hiltegitik igarotzean nola, trukerako merkantzia eta diru.

Hauteskundeetan ganadua hiltegira igarotzean antzo

Teologia ikasitakoa. Gai filosofiko eta eta espiritualetan jardunda.

41 pentsamendu “Hauteskundeetan ganadua hiltegira igarotzean antzo”-ri buruz

  • Ruper, handixa!
    Oin bai gauzela ados zurekin!
    Holan gurago zaugu, Nagore, arrankosa politikoki, eta ez ostera sasifiloluguarena eitten. Ondo xaun!

  • JEL? Jajaja. Beinke, beinke…ittauren , ostean sekulan be ez!
    GEL esan gurazu? Sanex

  • Igor Goitia 2024-03-12 23:10

    Bioi!
    Beste norbait hobe, zuen elkar ezinikusiak garbitzeko

  • Kasuik bez Nagoi , ez zarie konturaketan beti gau partian ,lo ein ezindda, kaikurena eitten uxaketan dauela bere asperduria. Oain behintzat eztogu filologo!

  • Igor Goitia 2024-03-12 23:32

    Erdi ados Araoztarrarekin.
    Baina uztazue. Hobe

  • Zoazte apapa! Edo zakurraren ipurdira, onddoen otutzen jatzuen txirriategira. Txantxiku eta ingurukoei ari natzaizue. Ea egunen batean euskara jasoan eta nazionalean alfabetatzen zareten. Jatorkeriak horixe dira eta, jatorkeriak edo gabeziak. Txorradak esateko makina Eibarren asmatu omen zuten.

  • Fan zu gurazun lekura. Zakurran ipurdixa ederto batian ezaguketan izatiagatik, ez emon faborez holako aholkuak.
    Barka biezat berorrek merezi duen euskara jasoan jardun ez banatzaio, horren jantzi dugun berori bezalako filologo bati alegia.
    Jajaja jajaja
    Barka berriz, kar kar kar

  • Ittaurren ,ostean sekulan bez! Nagore.

  • Aitatxi, Argentinan ibilitakoa eta zaldi handiekin, atera kontuak! bueltan etorri eta ez zen ongi moldatzen mahastiak-eta goldatzeko Urbasako behor eder batekin, Kanela deitzen genuena. Hala bada, neronen amak morralari heldu eta gidari lana egiten zuen. Aitatxi moldakaitza zen aziendekin. Baina dakiena itgibelean ibiltzen da.

  • Ez bada. Nerau ez nauzu filologo, Euskalduna bai ordea. Eta jun eta jakinekoa dugu jardun aditza nor-nork erakoa dugula, nahiz eta jardun naiz eta horrelako erabilera okerrak aditu. Beraz, jardun dizut, eta berorika jardun diot. Ari aisa errezago ibiltzen da. To! Zer iruditzen euskaldunberri batek emaniko lezio ederra?

  • Berorri ni beti jardungo natzaio, edo arituko natzaio beti belarrira goxoago bazaio.

    Eta berorrek diost gaizki dagoela. Filologo ez, ausarta bat.

    Beorrek zer esan ez dakienean pitokeriak merke!

    Kakr, kar, kar, kar,

  • *Ausarta bai, barka bieza

    Besarkada estu bat!

  • *Barka biezat, barka biezat berriz,

    Besarkada estu-estu bat

  • Euskaraz jardungo zaitut?????????????
    Ni zuri euskaraz jardungo natzaizu,….
    natzaizue, natzaie

  • “Antzeko lana ere bazuen egina Jean Baptiste Althabe apez mauletarrak, 1904.ean ateratako Honkailu berrien enthelegia Ciberouko laborarier idazkian. Goienetxerenean, ez horren zehazki, ausaz, azota edo nitrogeno, azido fosforiko eta potasiodun onkailuez jardun zitzaigun labur 16 orrialdetan barrena” (JARDUN ZITZAIGUN)

    https://armiarma.eus/emailuak/bidador/artikuluak/bidart067.htm

  • https://hiztegiak.elhuyar.eus/eu_es/Jardun
    Jardun: da/du (Gipuzkoan “da”)
    Hortaz…jardun zaio/jardun dio…biak ala biak zuzenak

  • Goazen laburbilduz orain artekoak
    -milurteko eta ez milaurteko.
    -badaflipat eta ez daflipat.
    -jardungo dizut zein jardungo natzaizu, aukeran, edo tokiko joeren arabera.
    -erran edo esan ere hizkeraren arabera, baina behin era bati ekinda, eutsi behar zaio.
    -….
    -Erran

  • Eta? Eraman ezazu ume hori medikuari. Nago entzunda ni Gipuzkoan. Euskaltzaindiak marka jarriko dio. Hego. Herriko, Giputz. Espainola da. Eta g’aldera bat. Zenbat aditz daukagu euskaraz orain nor, orain nor-nork jokatzen dutenak giputzen apetagatik? Dihardut, dihardugu, jardun naiz, jardun dut.Ongi da. Ez harritu orduan gazteek esaten ari dizut esaten dutenean. Eta esplikaiozue hori ez dela euskara.

  • Goazen? Nora hoa bada?

  • Ausarta bat? Berriz ere espainola. Bat? Bai, eta lotsagabe batzuk. Espainola nonahi.

  • Amurru bizian Nagore!
    Ezta Irakurtzen, ausarta bat zen ausarta bai … Araoztarrak zuzenduta jarri-jarraian. Ezta irakurri

  • Etxeko lanak gainezka:
    -milurteko eta ez milaurteko.
    -badaflipat eta ez daflipat.
    -jardungo dizut zein jardungo natzaizu, aukeran, edo tokiko joeren arabera.
    -erran edo esan ere hizkeraren arabera, baina behin era bati ekinda, eutsi behar zaio.
    -Darizun amorrua baretzea eta errespetu pixkaz aritzea (edo jardutea.
    ….

  • Eta Nagore hau genuen euskara Jaso eta nazionala aldezten zuena?
    Joe..

  • Ezta irakurri ERE. Behar da gero! Eta honako hau izugarri ona (ezin dut tilderik idatzi, baina neronek Oren gainean idatziko nuke). Eusko Jaurlaritza, ez dut uste inongo euskaldunik entendi dezakeen zer ostia den jaurlaritza, gerok Gobernua dugu, aise ulertzen dena, ari da Edo ari du. Neronen ustetan ari du, zaborra eta kaka barreiatzen.

  • Azkenean beti gauza bera gertatzen zaizu Nagore…Odolkiak ordainetan!
    Eta euskara batu garbi eta Aratzean (esan ohi duzunez) esanda. Kexatuko zara bada!

  • Igor goitia 2024-03-18 23:36

    Uztazue, bere parte hartze guzti- guztiek ez dute-eta artikuluekin batere zerikusirik izaten

    Ez auspotu bere ez-dakit-zer!

  • Neronen aitak ardi hauek gobernatzen ditu. Bergauza. Neronen aita ardi hauen jaurlaritza da, baina haiek ez dute arrastorik ere.

  • Laburbilduz 2024-03-18 23:47

    milurteko eta ez milaurteko.
    -badaflipat eta ez daflipat.
    -jardungo dizut zein jardungo natzaizu, aukeran, edo tokiko joeren arabera.
    -erran edo esan ere hizkeraren arabera, baina behin era bati ekinda, eutsi behar zaio.
    -Darizun amorrua baretzea eta errespetu pixkaz aritzea (edo jardutea.
    -_Nerau ez nauzu filologo”: nerau? Era indartuan? Ez,…ni

  • Segidako honako hauxe oso gaizki eta zabar adierazia dago. Beste egoera batean mintza mailako (Edo honelako foro batean) erregistro informalean guztiz onartzeko modukoa, …baina ziriari zotza sartzen hasita, zuk, Nagore, ohi duzunez, bada, inondik Inora ere ez:

    “Eta? Eraman ezazu ume hori medikuari. Nago entzunda ni Gipuzkoan. Euskaltzaindiak marka jarriko dio. Hego. Herriko, Giputz. Espainola da. Eta g’aldera bat. Zenbat aditz daukagu euskaraz orain nor, orain nor-nork jokatzen dutenak giputzen apetagatik? Dihardut, dihardugu, jardun naiz, jardun dut.Ongi da. Ez harritu orduan gazteek esaten ari dizut esaten dutenean. Eta esplikaiozue hori ez dela euskara.”

  • Ameskoetakoa, Nagore?

  • Ez da hala. Baina esango nuke guraso nafarren seme-alaba zarela, Bergara inguru horretan jaiotakoa, garai batean Deba Garaia ez zena, era orain Deba Barrena-edo duguna.Zergatik hori guzia? Oso giputz gutti direlako dakitenak erdaraz Las Ameskoas esaten dugula, eta bakarrik Estellerrikook. Eta zerorrek pluralean izendatu dituzu. Garbi eta Aratz, nafarra zaitugu.

  • Flipante, benetan.
    Kasik bete-betean asmatu duzu!
    Bergararena, ozta-ozta,…baina beno, birramona Bergarakoa, eta Aita eta aita aldetiko familia guztia Oñatikoa.
    Baina amona amaren aldetik Zudairekoa.
    Ole Nagore! benetan! Hori da hori usaimen ona!

  • Bazenuen aukera, parada ere bai, Badaflipat zaharra baliatzeko, eta ez flipante itsusi hori. Ibili naiz Euskaltzaindiko webgunean eta gaur da eguna non OLE torero hori oraindik onartu ez duen, baina balitaike.

  • Ja, ja, ja. Ez duzu gero atsedenik hartzen!
    Ondo, ondo.
    Bai, bai…badaflipat

  • Gabon dizula, ez naiz beldur ez den hala! Bitxikeria txatxua izan daiteke, eta nire iruzkin guztiak bezalaxe gai nagusiaren harira ez datozenak, halaxe esan zuen eta Jesusen Teresa Santuaren oinordekoak. Baina. kontua oso lurtiarra da. Hik amutarrixa duk gaitzizen, eta gerok Amuten ezkondu gintuan. Ezetz jakin Amute hori non dagoen!

  • Beti interesagarriak eta zirikagarriak, gaiaren haritik kanpokoak izanik ere, hire hizkuntz kritikak( batzuetan purrustada erapean badatozkigu ere),nire ustetan, eta “gure ustetan” ziur asko ere bai…
    Amute Hondarribiko auzoa ote?
    Eta amutarrixaz edo amutarriaz zer esango nuke?

  • …esango huke (barka)

  • Zalantza-dantzan. Gerok erderaz ere beheko suaren antzeko esamoldea darabilgu, eta amutarrixa, nola ahoskatuko Lekeition? Harria, ongi da, baina Honddarbikoa ezagututa uste dut mugarria dela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude