Tupust!, komiki antologia feminista bat

Tupust!, komiki antologia feminista bat –

Igor Leturia Azkarate euskarazko komikiez aritzen da e-gor blogean.

Tradizionalki, komikiaren mundua (eta baita euskal komikiarena ere) nagusiki gizonezkoen esparrua izan da egile, gai zein irakurleen aldetik. Zorionez, egoera hori aldatzen ari da apurka-apurka. Tupust! kolektiboa ere hori aldatzeko sortu da. Talde eta egitasmo horrek atera du, Txalaparta argitaletxearekin eta martxoko emakumeen aldeko aldarrikapenekin kointzidituz, komiki feministaren antologia liburu hau, taldearen izen bera duena: Tupust!

Tupust!, komiki antologia feminista batKolektiboaren helburuak “komikia eta feminismoa uztartzea; egileen arteko sare bat osatzea; sare hori lan eta proiektu berriak abiarazteko baliatu ahal izatea, izan ditzakegun zalantzak gainontzeko taldekideekin partekatzeko eta, azken finean, elkarri laguntzeko balio dezakeen komunitate bat sortzea; eta gure intereseko hitzaldi, erakusketa, egitasmo eta abarrak antolatzea eta sustatzea”. Eta helburu horien lehenengotariko emaitza da Tupust! bilduma.

Amets Gurbiola Negugogorrek koordinatu du euskaraz dagoen Tupust! liburu hau, 20 egile profesional zein hasiberrien artean egindako 14 komikik osatzen dutena. Zehazki,  hauek dira egileak: Irati Eguren, Paula Estévez, Arrate Rodriguez, Maite Caballero, Danele Sarriugarte & Josevisky Larratxe, Maite Gurrutxaga & Irati Jimenez, Irati F.G. & Regina Salcedo, Nerea Unanua & Amaia Lekunberri, Txakur Gorria, Loinaz Lekuona, Maitane Gartziandia, Ainara Azpiazu Axpi, Eider Eibar & Miren Amuriza eta Leire Urbeltz & Hedoi Etxarte. Gaia “Ni”a du liburu honek, komiki guztiek hitz egiten baitute, era batean ala bestean, “ni”ari buruz.

Gehiago egiten ere jarraitzeko asmoa du kolektiboak. Ongi etorriak!

Tupust!, komiki antologia feminista bat

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.