KAU KORI KURA, sareko harrikada handiena
KAU KORI KURA, sareko harrikada handiena
Duela gutxi ikusi dut KAU KORI KURA izeneko kanala dagoela Youtuben. Saiatu naiz interneten bilatzen zeinen iniziatibaz sortu zen, baina ez dut deus topatu.
Garbi daukadan gauza bakarra zera da, aspaldiko urteetan sarean aurkitu dudan harrikada handiena dela. Euskarazkoak dira bideo/abesti gehienak, bakar batzuk gazteleraz. Hori da hori harrikada.
Estepan Aldamizen inguru hit bat, Napoleon Menta Poleon tripako minarekin, Donostiko Juantxo tabernaren inguruko kritika garaikide eta zorrotza, Gartxoten eta erronkarieraren inguruan egon den friki giroa gipuzkoarren artean, katekista batek egindako erosketen inguruko hitz jokoak…
Pff… Tumatxa, antologikoa, zentzugabea, demasa, gehitxo!
Beno, zuek ikusi jende honen harrikada eta adjektiboak zuen kontu!
TENTSIOA, ESTEPAN! DESIOA, ESTEPAN! (ostia, ezin dut burutik kendu)
Uste dut Ciclos Iturgaiz-en spinoff bat dela.
Giputza izatea oso gauza alua duk, zer eginen zioagu bada! Harrikada! Hik duana ikaragarria duk. Euskaldunok ez ditiagu vascongadoak behar, zertarako ba!
?????
Hauek ere antzeko harrikada dute: Ttunttun brigade https://ttunttunbrigade.bandcamp.com/releases