KAU KORI KURA, sareko harrikada handiena

KAU KORI KURA, sareko harrikada handiena

KAU KORI KURA, sareko harrikada handienaDuela gutxi ikusi dut KAU KORI KURA izeneko kanala dagoela Youtuben. Saiatu naiz interneten bilatzen zeinen iniziatibaz sortu zen, baina ez dut deus topatu.

Garbi daukadan gauza bakarra zera da, aspaldiko urteetan sarean aurkitu dudan harrikada handiena dela. Euskarazkoak dira bideo/abesti gehienak, bakar batzuk gazteleraz. Hori da hori harrikada.

Estepan Aldamizen inguru hit bat, Napoleon Menta Poleon tripako minarekin, Donostiko Juantxo tabernaren inguruko kritika garaikide eta zorrotza, Gartxoten eta erronkarieraren inguruan egon den friki giroa gipuzkoarren artean, katekista batek egindako erosketen inguruko hitz jokoak…

Pff… Tumatxa,  antologikoa, zentzugabea, demasa, gehitxo

Beno, zuek ikusi jende honen harrikada eta adjektiboak zuen kontu!

TENTSIOA, ESTEPAN! DESIOA, ESTEPAN! (ostia, ezin dut burutik kendu)

KAU KORI KURA
Ganbelai, harrikada, KAU KORI KURA, Pakito

4 pentsamendu “KAU KORI KURA, sareko harrikada handiena”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude