Izan Kantuz! Lortua!

Estreinatu dute Pasaiako Badia, bertan jazotako segadaren dokumentalaIzan Kantuz. 26 orduz abesten –

Lortua!! Zorionak Zaldibi!! 26 ordu jarraian, etenik gabe, hurrenez hurren, euskal kantak abesten!! Hemen duzue, bi eguneko erronkaren laburpen bideoa!!

Izan Kantuz. 26 orduz abesten.

[zuzeneko emisioa amaitua]


2017ko urriaren 6an aurkeztu zen IZAN KANTUZ erronka komunikabideen aurrean. Azaroaren 10 eta 11 artean, mundu mailako Guiness Errekor bat apurtuko da Zaldibian: ordu gehien abesten aritzearena; eta 26 orduak euskaraz. Ekimen hau ZuZeun streaming bidez jarraitzeko aukera izango duzu, plazer baduzu. 


Izan Kantuz. 26 orduz abestenBAIETZ, 26 ORDUZ JARRAIAN EUSKARAZ ABESTU. IZAN KANTUZ!

Herri erronkan parte hartzeko gida

Laguntzaileak

Ordutegi taula

Abesti zerrenda

IZAN KANTUZ HERRI ERRONKAREN EGITARAUA

17:00etan Zaldibiako plazatik kalejiran abiatuko gara txistularien gidaritzapean Herri Antzokira.

Bertan IZAN KANTUZ erronkari hasiera emateko EKITALDIA burutuko dugu. Arratsaldeko 18:00etan IZAN KANTUZ erronkari hasiera emango zaio.

18:30etatik aurrera Porrotxen bixita eta kantuak

18:45ak inguruan Alaitz eta Maider taldeko Maider Zabalegi abeslaria izango dugu kantari

20:00ak inguruan Mikel Markez abeslaria izango dugu kantari

20:00etatik 21:30etara Ordiziako eta Beasaingo kantu Jirek Zaldibiako kaleak alaituko dituzte.

23:00etatik aurrera Abarlotz Olano abeslari zaldibitarra kantuan.

01:00ak inguruan Naroa Gaintza abeslaria kantuan

02:00ak inguruan Gureran taldeko Manex Mendizabal

Sukaldea eta taberna irekita egongo dira 26 ordutan zehar eta gosari bereziak eskainiko dira karpan.

09:00etan Zubi Buru elkartekoen eskutik txokolatada karpan

11:00ak inguruan Miren Fernandez abeslaria

11:30etatik 13:30etara Plentziako kantu Jirako lagunak alaituko dituzte Zaldibiako kaleak.

12:00ak aldera Hesian Taldeko Zuriñe Hidalgo izango dugu kantari

13:00ak aldera Aitziber Garmendia eta Iker Galartza aktoreak izango ditugu kantari

14:00etan HERRI BAZKARIA txartelak tabernetan salgai. Helduak 16€ eta haurrak 5€tan.

17:00ak inguruan Drindots taldeko Jon Urdangarin

18:00etatik 19:30etara Andoaingo kantu Jirakoak,  Zarauzko Montetxio korua eta Lasarteko Xumela Koruko lagunak alaituko dituzte Zaldibiako kaleak.

19:00ak inguruan Egan taldeko Xabier Saldias, Idoia Uralde eta Julen Iraola

20:00etan Amaiera EKITALDIA

26 ordu kantuz, euskaraz

Izan Kantuz. 26 orduz abesten

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.