Kritika Zinematografikoa: “Indiana Jones and the Dial of Destiny”

Kritika Zinematografikoa: “Indiana Jones and the Dial of Destiny” –
Kritika Zinematografikoa: "Indiana Jones and the Dial of Destiny"

Zuzendaria: James Mangold
Urtea: 2023
Herrialdea: AEB

Kritika Zinematografikoa: "Indiana Jones and the Dial of Destiny"-Aspaldi kendu behar zenuen kapela, Indy!-

Iritsi zaio agur esateko ordua. 80 urteak pasata, Indiana Jones arkeologoak erretiroa hartuko du behingoz; bere lan-jarduna gehiegi luzatu ez ote duen zalantza egingo dugu guk ordea. Guk diot, ikus-entzuleoi erreferentzia eginez, Lucasfilm ekoiztetxea irentsi duen Disney etxeak beharrezkoa ikusi baitu 80ko hamarkadan ezagutu genuen unibertsitate irakaslearen azken irakaspena bertatik bertara bizitzea. Jatorrizko trilogia estreinatu –Raiders of the Los Ark (1981), Indiana Jones and the Temple of Doom (1984) eta Indiana Jones and the Last Crusade (1989)- eta bi hamarkada geroago, dagoeneko Steven Spielbergen aginduetatik at, sagari jarraipena ematea erabaki zuten ekoizleek, baina Indiana Jones and the Kingdom of the Crystal Skull (James Mangold, 2008) pelikulak ez zuen inor konbentzitu.

Bosgarren atalarekin, abentura zinematografiko klasikoa aldarrikatzeko apustua egin du Hollywoodek beste behin, entretenimenduzko zinema familiarraren jabe dela erakutsiz. Belaunaldi gazteak txunditu nahi izan ditu, aldi beran, nostalgiaren bidea ere jorratuz. Bada, Indiana Jones and the Dial of Destiny (2023) iraganaren eta orainaren artean balantzaka arituko da, 1939an girotutako lehenengo filmeko naziak berrartuz, Antzinako Greziari erreberentzia eginez, ilargiaren konkistarekin gizarte ‘moderno eta aurrerakoiari’ paso emanez, eta gaur egungo eskuin muturraren mehatxuaz ohartaraziz.

Aurreko ataletan ez bezala, George Lucas istorioaren sortzaileak ez du gidoiaren idazketan parte hartu, eta zereginaz arduratu direnek tokiz kanpo aurkeztu digute Indy, Harrison Fordek (nork bestela!) interpretatutakoa: aspaldi utziak ditu atzean munduko bazter galduenetara egindako espedizioak zein borrokaldiak, eta maitatzen ere ahaztu egin zaio. Aldiz, estatubatuarrek espazioa konkistatu berri dute, beatlestarren doinu psikodelikoekin txundituta dauden bizilagunek atseden hartzea eragozten diote, eta Marion emazteak harengandik banandu nahi du. Unibertsitatean klaseak emango dituen azken egunean, baina, Helenarekin egingo du topo, alaba pontekoarekin, eta elkarrekin Arkimedes matematikari greziarrak bi mila urte lehenago asmatutako tresna bereziaren joko dute, denboran bidaiatzeko aukera ematen duena.

Heroiaren bidaia literarioa zinemara egokituz, 80ko hamarkadan abenturazko generoa berrasmatu zuen bikotearen (Lucas-Spielberg) itzalak luze jo du, baina normala denez, horiek errotutako kode formalak eta kulturalak aldatu egin dira, eta 2023ko gizartean zaharkituta daude. Azken urteotan, iraganeko une zoriontsuak gogoratzeko aitzakiapean, asko izan dira atzera begiratu eta noizbait erreferente izan genituen pertsonaia edo istorioak berreskuratu dituzten filmak, baina ariketa gutxitan izan da balizkoa. Indiana Jones and the Dial of Destiny (2023) ez da kasua.

Indiana Jonesen ohiko film bat da, bai. Ez larritu! Baina finean, Mangoldi blockbuster garaikideen logikari eustea beste erremediorik ez zaio geratu. Klimax etengabeen urgentzian aztoratutakoa, hori baita agur egun pelikula fantastikoek ezarri duen legea: erritmo bizia eta espektakularizaizoa, konexio emozionalaren kaltetan. Indiana Jones behin betiko agurtzeko ardura zintzo onartu du, baina kondena, patuak ezarri dio. Ordenagailuzko CGI teknologia erabilita Ford gaztetzearekin, jatorrizko trilogiako motiboei keinu egitearekin (kapela, sugeak, haurrak) edota John Williamsen melodia ezaguna txertatzea ez da nahikoa. Nostalgikoentzako opariak dira, bai, ez ordea asetzeko bestekoak.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika Zinematografikoa: "Indiana Jones and the Dial of Destiny"

Kritika Zinematografikoa: “Indiana Jones and the Dial of Destiny”

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude