Guggenheim+ Euskaraz izatea lortu da!!

guggenheim 

Duela zenbait egun, Guggenheim+ bisita berriei buruzko berri bat jaso nuen @euskarazostia twitter kontuaren bidez. Noski, bisitaldi asko eta asko antolatzen dituzte baina atentzioa eragiten zuena gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez bakarrik izatea zen. Antolatzaileek aurreikusitakoaren arabera, euskaraz bisitak ikustera joango zen ikusle kopurua ez zen honelako bisita bat antolatzerainoko modukoa izango (dirudienez ez da errentagarria). Baina nola liteke Bilbo bezalako hiri bateko museo garrantzitsu eta internazionalenean bere herriko hizkuntza baztertzea?? Ulergaitza egiten zitzaidan… Horrela bada, e-mail bidezko kanpaina bati erantzutea erabaki nuen. Kanpaina horri erantzunez honelaxe zioen mezua bidali nuen (mezua noski, nire sinadurapean jarriaz):

 

Bilboko Guggenheim museoko arduradunak:


Abiatu duzuen “Guggenheim+” ekimenean EUSKARA ez erabiltzea salatu eta GURE HIZKUNTZA mespretxatzea iraingarri zaidala  jakinarazteko idazten dizuet. Euskararen herrian bertako hizkuntza horrela baztertzea onartezina delako,errespetuz baina tinkotasunez egoera hori aldatzeko exijitzen dut.


Adeitasunez,

~Urtzi


 Bestalde, eta oker ez banago, aldi beretxuan Jozulin eta Luistxo twitterlariak (tartean agian besteren bat ere bazen…) Urgell anderearekin twitter bidezko zuzeneko elkarrizketa bat izan zuten. Beno, bada kasua da orain dela gutxi jaso dudala Guggemhein garapen zuzendaritzako erantzuna eta berri onak jaso ditut:

 Jauna/Andrea:

Guggenheim Bilbao + bisitaldiaren gainean egindako iradokizunari erantzuteko, jakinarazi nahi dizugu euskarazko bisitaldiak egingo direla ostegunetan, apirilaren 26tik aurrera. Badakizunez, martxoaren 16an aurkeztu zen bisitaldi hori, Museoko txoko ezkutuetatik bi ordu eta erdiko ibilbidea; erakusketa bat prestatzen diren guneetatik bisita da, neurri handi batean —besteak beste, artelanen garraioa eta muntaketa azaltzen dira, baina baita Museoko abangoardiako gastronomiaren ingurukoak ere—.

Horrelako ibilbidea egiteak sorrarazten dituen antolakuntza zailtasunak direla eta, egunean bisitaldi bat baino ezin daiteke eskaini, hizkuntza batean. Asteko zein egunetan zein hizkuntza eskaini erabakitzeko, bisitaldi pribatuak eskatzen dituzten bisitarien profilak aztertu genituen, eta ebatzi egin genuen: bisitaldiak ingelesez ostiraletan izango zirela, gaztelaniaz larunbatetan, frantsesez igandeetan eta euskaraz eskaeraren arabera. Nolanahi ere, euskaldun ugarik ibilbidea euskaraz egin dadin eskatu duzuenez, euskarazko bisitaldiak egingo dira ostegunetan, 10:15etik 12:45arte. Apirilaren 26an jarriko dira abian eta luzaro gabe euskarazko bisitaldiak erreserbatzeko aukera aktibatuko dugu www.guggenheimplus.es webgunean.

Beste zalantzarik izatekotan, mesedez, jarri gurekin harremanetan telefonoz, 944 35 90 90 (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara), edota posta elektronikoz, informacion@guggenheim-bilbao.es.

Adeitasunez,

Xabier Pérez-Gaubeka

Garapeneko Zuzendaria

Argi ikusten den bezala, ixilik egonda ez da ezer lortzen eta beraz denok animatzen zaituztet honelako egoeren aurrean salatzera eta bat bera ere ez onartzera. Ni behintzat NAZKATUTA nago betiko aitzaki merkeengatik burua makurtzen ibili beharraz. Animo, eta bizi gaitezen euskaraz!

P.D: hasiera bateko artikulua berriz editatu dut jaso dudan zuzeuko iruzkina dela eta… Behean azaldu dut artikuluaren zergatia eta espero dut ez zuela inork gaizki hartuko hasieran jarri dudana.

Bilbo, euskara, guggemheim

3 pentsamendu “Guggenheim+ Euskaraz izatea lortu da!!”-ri buruz

  • ZuZeu

    Urtzai, ez dizugu merezimendurik kendu nahi, baina soka luzea zekarren asuntuak, Jozulinen blogean ikus dezakezunez.

  • Nire intentzioa ez da inoren merezimendurik jasotzea, ezta gutxiagorik ere. Nik, twitter bidezko kanpaina bati erantzun nion eta besterik gabe, guztiaren atzean nor zegoen seguru ez negoenez e-maila pertsonalizatu egin nuen (oker ez banago @euskarazostia edo @e_h_e-gandik jaso nuen mezua). Bestalde, uste dut pluralean idatzi dudala artikulu osoa eta ez dudala inongo momentuan ekintzaren egiletzat nere burua hartu… poza eman dit e-mail hau jasotzeak eta zuzeu albistarian jartzeko gogoa eman dit.

    Ez nuen Jozulinen blog-eko artikuluaren berririk, sentitzen dut… Nik nire esperientzia kontatu eta jendea aktibatu besterik ez nuen egin nahi.

    Ematen duenez, Urgell-ekin izandako elkarrizketak eragin zuzena izan du kontu honetan eta benetan eskertzekoa da Jozulin eta Luistxoren lana (ez dakit besteren bat ere tartean egon den).

    Pozten naiz bada, jende askok parte hartu izana!! Eta mila esker parte hartu duzuen guztioi!!

    P.D: mezua editatu dut gaizki ulerturik egon ez dadin…

  • Bittor Hidalgo
    Bittor Hidalgo - Donostia 2012-04-13 10:30

    Zorionak ba denoi.
    22 urte-edo egingo zituen orduan euskerazko bisitaldiak eskaini gabe?
    Euskararen lege batek, kotsumitzailearen legeak…, heldu beharko lieke horrelako kontuei, ezta?
    Espainola bakarrik da Konstituzio batetik inposatu litekeen hizkuntza?
    Demokrazia euskaldunontzat ja!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude