GORren agurra

GORren agurra –

Hogeita hamabi urte bete eta gero, GOR Diskak-ek ateak itxiko ditu. Ehundaka disko, talde zein bakarlariren lanak euskarri ezberdinetan argitaratu ostean, diskoetxea mututuko da. Gaurtik aurrera gure sareak eta gure egoitza soziala desagertuko dira. Azken bazkide-langilearen jubilazioaren ondoren, beraz, amaiera emango diogu gure ekimenari.

Argitaratu izan ditugun diskoak haien sortzaileen (talde eta bakarlarien) esku utzi ditugu eta baita haien erreprodukzio eskubideak ere, analogikoak zein digitalak.

Gure lanaren emaitza izan den ondarea Musika eta Arte Eszenikoen Artxiboan geratuko da, Nafarroako Artxibo Nagusiaren parte dena.

GOR Diskak SALeko bazkide eta bazkide-langileek eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu gurekin parte hartu duzuen guztioi, jarraitu gaituzuenoi, zuen sostengua eman diguzuenoi, zuetako askok Nafarrok, Soñua eta Oihuka diskoetxeen garaietatik.

Musikari, grabaketa estudio, argazkilari, diseinatzaile, kazetari, fabrika, zaletu eta bezero guztiei eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu bihotzez. Zuek gabe ibilbide luze hau ezinezkoa zatekeen.

Kasualitatea da, nahiz eta hala ez iduritu, gure azken argitalpenaren izenburua “Azken Kanta” izatea, Toño Muro lagun minak sortutako eta urte luzez gure taldea izandako Balerdi Balerdik interpretatutako abestia. Izan bitez letra eta musika hauek gure agurra.

Besarkada hunkitu bat guztioi.

GORren agurra

GORren agurra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude