Gorputza eta espiritua garbitu nahi?

Sistema berria dago egun hauetan janedan duzun guztiaz libratzeko. Ikusirik denok ere neurriz gain ibiltzen garela, eta osasun arazoak etortzen direla ondoren, gastua handitu gabe jendea bere onera etor dadin sistema bikaina aurkitu dute Nafarroa aldean. Hasten zara gozo-gozo Eguberritako haur kanta xarmagarria ikusten eta ia konturatu ere egin gabe, komunera joan behar duzu arrapataka, eskua ezpainetan jarri eta goragaleari eutsi ezinda. Sekula halako kitsch dosi gogaikarririk!

Airetik bizi naiz. Ia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude