Euskara Zinemaldiko filmetan
Euskara Zinemaldiko filmetan –
Donostiak Zinemaldiaren 65. edizioa jasoko du gaur hasi eta irailaren 30a bitarte. Proiektatuko dituen filmetan, iaz baino dezente gutxiago entzungo da euskara -Kultur Hiriburutzak egitasmo ugari pantailaratu zituen-, baina badira batzuk erabat edo hein batean euskarazkoak diren filmak. Zinemaldiak berak zerrendatu dizkigu.
.
Sail Ofiziala
Iazko hutsunearen ondotik, Zinemaldiak milurteko honetan Atal Ofizialerako hautatu duen hirugarren euskarazko filma da “Handia”, Asier Altunaren “Amama” (2015) eta Jose mari Goenaga eta Jon Garañoren “Loreak” (2014) eta gero.
.
-
“Handia” Aitor Arregi eta Jon Garaño
Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.
.
Zinemira
“Euskal” zinemari eskainitako sailean zazpi film izango dira lehian aurten, Euskal Zinemaren Irizar Saria nork eskuratuko. Tartean, hauexek:
.
-
“Areka”, Atxur Animazio Taldea (Zinemira Kimuak)
Euxebiri aita hil zioten gerran. Gaztaroan frankismoaren errepresioa jasan zuen, eta gaur arte, diktadura aspaldi amaitua egonagatik ere, ez du izan bere aitaren memoria agerira ekartzeko aukerarik. Haren bila urteak eman eta gero, azkenik hobia ireki dutenean, argazki bat utziko du Euxebik bere aitaren hezurren ondoan.
Andoni Egañaren bertsoen narrazioari irudiak jarri dizkiote 20 artistek.
.
-
“Bi txirula”, Iñigo Garcia Agirrezabalaga
Bi gizon oinez doaz. Ihesi. Hainbat paisaia igaroko dituzte lurralde lasaiago eta epelago baten bila. Txori migratzaileak bezala. Bi txirula bidaia bat da. Bizirik irauteko egin beharrekoaz gain (janaria bildu, lo egin, babesa bilatu…), bizitzaz eta bestelako mundu baten aukeraz hausnartzeko denbora ematen duen bidaia.
.
-
“Elkarrekin-Together”, Migueltxo Molina, Pablo Iraburu eta Igor Otxoa (Euskal Zinemaren Gala / ETB Gala)
Euskal arkeologoen espedizio batek AEBko ekialdean hutsik dagoen irla urrun batera bidaiatuko du. Aspaldiko dokumentu batzuen arabera, euskal balea-arrantzaleen eta bertakoen arteko lankidetzarako elkargunea izan zen. Espedizioko kideekin batera joango gara, lanbro artean, zuhaitz eta harri-labirinto batean barrena. Haien ametsa aurkitzen badute, erakutsiko dute beste mundu bat posible izan zela; beste mundu bat posible dela.
.
-
“Euritan”, Irati Gorostidi eta Arantza Santesteban (Zinemira Kimuak)
Itxaro Bordak 1985ean idatzitako “Klara eta biok” narrazioa berrikustea proposatzen du “Euritan” filmak. Egilea bere iraganeko hitzen aurrean jarrita, euskal nortasunaren inguruko harreman periferikoaren gaineko begirada eguneratzen da.
.
-
“Nur eta Herensugearen tenplua”, Juan Bautista Berasategi
Nur eta bere gurasoak Txinara joan dira bizitzera. Nurrek lagun berriak egin ditu eta gaur bere lagun Guo Guoren urtebetetzea ospatuko dute. Horretarako, jolas parke batean elkartu dira eta, jolasean daudela, Guo Guo desagertu egin dela ohartuko dira. Haren bila joatean labirinto batean sartuko dira, eta irteteko, bertan aurkituko dituzten enigmak argitu beharko dituzte. Horrela, herensugearen bederatzi ateak zeharkatuko dituzte.
Toti Martinez de Lezearen “Nur” liburu arrakastatsuetan oinarritutako animaziozko filma -idazlea bera da gidoilaria, Eneko Olasagastirekin batera-, Juanba Berasategiren zendu aurreko azken egitasmoa.
.
Europa-Latinoamerika VI. Koprodukzio Foroa
Donostia Zinemaldiak 2012an jarri zuen abian, helburu jakin batzuekin: ikus-entzunezko proiektuen garapena bultzatzea, profesionalen arteko lankidetza sustatzea eta nazioarteko merkatu berrien irekitzea bultzatzea. Bertan, Pablo Agüeroren “Akelarre” hautatu dute aurten.
.
Glocal in Progress
Donostia Zinemaldiak aurten abiarazi duen industriaren jarduera berria (irailaren 25etik 27ra egingo da); hizkuntza ez-hegemonikoetan filmatutako Europako filmei zuzendutakoa –hau da, alemanez, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, italieraz edo errusieraz filmatuta ez daudenak–.
.
-
“Dantza”, Telmo Esnal
Euskal dantzen sinbolo eta metaforak oinarri hartuta, sormenezko pelikula libre bat da “Dantza”, bizitzaren zikloaren istorioa eta gizakiaren eboluzioa erakusten duen fikziozko film musikal bat. Film honetan, dantzen bitartez gai unibertsal asko jorratzen dira; besteak beste, bizirautea, sinesmena, festa, maitasuna eta heriotzaren kontrako etengabeko borroka. Aldi berean, abestiez, keinuez eta erritmoaz lagunduta narrazio sinple baina argia osatzen da.
.
.
Bikoiztutako filmak (Haurrentzako Zinema)
Zineuskadiren laguntzarekin eta Zinemira Euskaraz programaren barruan, haurrentzat pentsatutako film aukeraketa bat eskainiko da, euskaraz bikoiztua eta urtean zehar jada zinema aretoetan izan dena.
Horrez gain, Belodromoan goizero Mark Osborne-n “The Little Prince (Printze Txikia)” filma emango da euskarara eta gaztelerara bikoiztua.
- “Frog Kingdom (Igelaren erresuma)”, Shin Nelson
- “Lilla Spöket Laban (Laban, Mamu Txikia. A zer beldurra!”, Alicja Jaworski, Karin Nilsson, Lasse Persson eta Per Åhlin
- “Ozzy”, Alberto Rodríguez eta Nacho La Casa
- “Pixi Post eta opari-emaileak”, Gorka Sesma -bertsio originalean, euskaraz-
- “Snezhnaya Koroleva 2. Snezhnyy Korol (Orm elurretako erresuman)”, Aleksey Tsitsilin
- “The Lego Batman Movie (Batman Lego filma)”, Chris McKay
.
.
Euskarazko azpitituluak dituzten filmak
.
Perlak
- “Happy End”, Michael Haneke
- “Jusqu´à la Garde”, Xavier Legrand
- “Nelyubov”, Andrey Zvyagintsev
- “Sando-Me no Satsujin”, Hirokazu Koreeda
- “Teströl és lélekröl”, Ildikó Enyedi
.
Zabaltegi-Tabakalera
- “12 Jours”, Raymond Depardon
- “Braguino”, Clément Cogitore
- “Geu-Hu”, Hong Sang-soo
- “L´Amant D´un jour”, Philippe Garrel
- “Tesnota”, Kantemir Balagov
- “Visages, Villages”, Agnès Varda, JR
.
Zinemira
- “Elkarrekin-Together”, Migueltxo Molina, Pablo Iraburu eta Igor Otxoa
- “Non”, Eñaut Castagnet eta Ximun Fuchs
.
Horizontes Latinos
- “Arábia”, Affonso Uchôa eta João Dumans
.
Savage Cinema
- “Take Every Wave: The Life of Laird Hamilton”, Rory
.
Culinary Cinema
Gaur jakinaraziko da zeintzuk diren euskarazko elektronikodun azpitituluak izango dituzten lau filmak.
.
Joseph Losey
- “Accident”
- “Secret Ceremony”
- “The Go-Between”
- “The Lawless”
- The Prowler
- The Servant