Zinemalditik at, bada zer ikusi zinemetan!

Zinemalditik at, bada zer ikusi zinemetan! –

Estreinaldiak: Irailak 22

Zinemalditik at, bada zer ikusi zinemetan!

Egilea: Maialen Goñi

.

Lego Ninjago

Charlie Bean, Paul Fisher eta Bob Logan zinegileek zuzendu dute Lego panpinen film berria. Iluntasunak mehatxatuko du Ninjago lurraldea. Horregatik, Sensei Wu jakintsuarengandik ikasi duten Lloyd, Jay, Kai, Cole, Zane eta Nya gazte errebeldeek hiria munstro, robot erraldoi, dragoi zibernetiko eta bestelako bilauengandik babestu beharko dute. Kontua da gaizkileen artean Lloyd liderraren aita dagoela: Garmadon. Umorea eta ironia baliatu dituzte zinegileek haurrentzako baino helduentzat egokiagoa den film honetan. Zineuskadi elkartearen Zinema Euskaraz programari esker, gainera, Euskal Herriko zenbait zinema aretotan euskaraz estreinatuko dute filma.

.

Krigen (Una guerra)

2015eko Oscar sarietan ingelesaz besteko hizkuntzetan errodatutako film onenaren kategorian saria eskuratzeko Danimarkaren hautagaia izan zen. Pedersen komandanteak barne eztabaida bati aurre egin beharko dio: arau militarrak bete eta bere gizonen eta afganiar zibilen aurrean duen erantzukizuna bete, ala emaztearekin eta hiru seme-alabekin etxera itzuli? Fikziotik baino dokumentaletik gehiago duen lana idatzi eta zuzendu du Tobias Lindholm zinegileak, eta sentikortasun handiz kontatu ditu gerraren alderdi gizatiarrenak. Pilou Asbæk aktore daniarraren lana goraipatu dute nazioarteko adituek.

.

Kingsman: The Golden Circle (Kingsman: El círculo de oro)

Erresuma Batutik, ordea, Colin Firth, Julianne Moore, Halle Berry, Taron Egerton eta Hollywoodeko dozena bat aktore ezagunek osatutako Kingsman: The Golden Circleakziozko komendia helduko zaigu, Kignsman sagako bigarrena. Mark Millar eta Dave Gibbon komikigileen lanean oinarrituta dago. Oraingoan, Kingsmanek Londresen duen kuartela zartaraziko dute, eta Gary Eggsy Unwin Kingsmanak eta haren lagun Merlinek AEBetara bidaiatu beharko dute, bertako Statesman elkarte sekretuarekin lan egiteko. Elkarrekin, Poppy bilau megalomanoari aurre egin beharko diote, elkarte osoa suntsitzeko gai baita. Bigarrenez, Matthew Vaughn arduratu da filmaren zuzendaritzaz.

.

Victoria and Abdul (La reina Victoria y Abdul)

Eta Erresuma Batuko ekoizpenekin jarraituz, Venezian estreinatu berri duten drama historikoa aipatuko dugu. Stepehn Frearsek zuzendutako filmak Abdul Karim The Munshizerbitzari indiarraren eta Victoria erreginaren arteko laguntasun harremana izango du aztergai. Izan ere, 1887an, India Britainia Handiaren kolonia zen garaian, Karim gazteak monarkaren onespena lortu zuen, eta erreginaren idazkari pertsonala eta konfidantzazko gizona ez ezik, haren irakaslea ere bilakatu zen. Errege-etxeak ez zuen ongi ikusi harreman hura. Judi Dench eta Ali Fazalk aktoreek gorpuztu dituzte bi protagonistak.

.

Estreinaldiak irakurtzen jarraitzeko, sartu Zinea atarian!

Zinemalditik at, bada zer ikusi zinemetan!
Zinea.eus

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude