Ipar Ameriketara joandako euskal baleazaleen balentria, Donostia Zinemaldian

Ipar Ameriketara joandako euskal baleazaleen balentria, Donostia Zinemaldian –

.

Ipar Ameriketara joandako euskal baleazaleen balentria, Donostia ZinemaldianIgor Otxoak (Donostia, 1973), Migueltxo Molina eta Pablo Irabururekin batera, zuzendu du Elkarrekin-Together dokumentala. 65. Donostia Zinemaldiko Zinemira sailean, Euskal Zinemaren Irizar saria eskuratzeko lehian, izango da filma, eta Euskal Zinemaren Galan eskainiko dute. Lanak euskal arkeologo talde batek AEBetako uharte batera eginiko espedizioa kontatuko du, sekula esperoko ez zituzten aztarna eta istorioak topatuko baitituzte bertan.

.

Ekoizle-lana nahiago duen arren (bere hitzetan, hobeto moldatzen delako), kasu honetan zuzendari gisa aritzea ere egokitu zaio. Txalap.art ekoizpen etxeko lagunek Arena Comunicación nafarrekin jardun dute beste behin ere (Nömadak TX, Pura Vida eta Walls, besteak beste, ekoitzi dituzte elkarrekin), baina kasu honetan, testuinguru zabalago baten baitan kokatutako proiektuari egin diote aurre. Izan ere, Elkarrekin – Together ekimena dago dokumentalaren atzean, eta euskal arkeologoen espedizio batek AEBetako ekialdean hutsik dagoen irla urrun batera egindako bidaia kontatuko dute, aspaldiko dokumentu batzuen arabera, euskal balea-arrantzaleen eta bertakoen arteko lankidetzarako elkargunea izan zelako.

.

Elkarrizketaren laburpena duzue segidan:

.

Ipar Ameriketara joandako euskal baleazaleen balentria, Donostia Zinemaldian
dokumentala, Donostia Zinemaldia, zinea, zinema
Zinea.eus

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude