Euskal literatura kritika, mahai gainean

Euskal literatura kritika, mahai gainean

izan gabe denazIbon Egaña urnietarrak hiru hamarkadatan zehar Euskal Herrian argitaratutako euskal literatur kritikak, bi milatik gora, aztertu ditu tesi doktoralerako -Koldo Mitxelena saria jaso du Arte eta Giza Zientzietako euskarazko tesi onenari-; eta lana liburu bihurtu du Utriusque Vasconiae argitaletxean: “Izan gabe denaz. Hogeita hamar urte euskal hedabideetako literatur kritikan”.

Liburua argitaratu izanaren harira, Donostiako Kaxilda liburudendan euskal literatura kritika eztabaidagai izan dute asteon, Leire Lopez Ziluagak gidatu duen mahainguruan. Hizlari, Iratxe Retolaza, Iban Zaldua eta Ibon Egaña bera. Hirurak ere EHUko irakasleak egun, eta kritikagintzan eskarmentua dutenak. Egañak, esaterako, Euskaldunon Egunkarian idatzi zituen literatura kritikak, artean oso gaztea zela.

Lopez Ziluagak egindako galderei erantzunez hiru irakasleak euskal literatura kritikaren argazkia egiten saiatu ziren eta, guk gure aldetik, ikus-entzunezko kronika bat dakargu ZUZEUra, bertaratu ezin izan zinetenok, bost `korte´tan, bertan esandakoaren laburpena izan dezazuen.

 

–  Kritikaren funtzioa, nori zuzentzen zaio eta zertarako.

 

Zer liburu kritikatzen dira, eta zeintzuk gelditzen dira kritikatik kanpo.

 

-Nolakoa da euskal kritikaria.

 

– Zerk legitimatzen ditu kritika eta kritikaria.

 

– Kritikaria eta idazlea; harremanak.

Euskal literatura kritika, mahai gainean

ZUZEUko erredakzio kide