Ume baten galderak elurte baten ostean

– Jauzten den lehen elur malutari dominarik ematen diote pelikuletako paraxutistei bezala?

– Zergatik ez da Papa Noël etorri?

– Elur-bustia elurraren anaiorde gaiztoa da?

– Errepideetan gatza botatzen duten lagunek zorte txarra izango dute aurrerantzean?

– Zeruko aingeruek zahia bota digute?

– Zenbat jende egon da berokuntza barik elurtean?

Inspirazio iturria: Mikel Laboa haundia

Haizearen_orrazia_elurra_001

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.