Eta ez da gailenduko heriotza [maisuaren omenez]

Eta ez da gailenduko heriotza >

Hasier Etxeberria zendu zela bost urte bete dira gaur. Eta denbora agudo doan arren, ez da gurean bere irakaspenen bat akorduan ez dugun egunik. Eta oraindik orain gure herriari eta hizkuntzari buruz zituen kezka eta egin zituen hausnarketek gaurkotasunik galdu ez dutenez, ZuZeun irakurrienen artean jarraitzen dute bere idatzietako batzuk.

Esteka batean azpira dakartzagu, irakurle, bertatik bueltatxo bat eman eta sarreraren bat irakurtzeak merezi duelakoan, zuk ere guk bezala Hasier akorduan izan dezazun:

Eta ez da gailenduko heriotza [Hasier Etxeberriaren omenez]

Elgoibarko maisua zendu biharamunean, SUSA argitaletxeak Munduko Poesia Kaierak bildumarako Iker Alvarezek euskarara ekarritako Dylan Thomas olerkariaren kuadernoa aurkeztu zuen, eta itzultzaileak berak poema bat eskaini zion Hasier Etxeberriari. Hitzen Uberan-ek bideoz jaso zuen, ezin aproposagoa delakoan, gaur berreskuratzen dugun unea.

And death shaw have no dominion Dylan Thomas (1914-1953)  poeta galestarraren olerkia da, 1933an idatzi eta hurrengo urtean argitaratu zuena, idazlearen lehen olerki liburuan, “18 poema” izenekoan.

And death shall have no dominion (Dylan Thomas)

.

Bat izango dira gizon biluzi hilotzak

Haizeetako gizona eta ilbeherarekin.

Beren hezurrak garbi, eta hezur garbiak galtzean,

Izarrak izango dituzte ukondo eta oinen atzetik.

Erotu arren, ez dute galduko sena,

Itsasoan hondoratu arren, azaleratuko dira berriz,

Maitaleak itzali arren, iraungo du maite hotsak.

Eta ez da gailenduko heriotza.

Eta ez da gailenduko heriotza.

Itsas korronteen azpian, ez da inoiz

Haien atsedena haize bolada batez hilko.

Nerbioek ematean, iraulkatzen dira bizkor,

Gurpil bati lotuta, baina ez dira hautsiko.

Haien fedea bitan puskaturik,

Zeharkatuko dituzte gaitz adar-bakarrek.

Hondarrak arte banandurik, ez dira zatituko.

Eta ez da gailenduko heriotza.

Eta ez da gailenduko heriotza.

Kaioen karrankak ez dira haiengana iritsiko

Ez dira olatuak bortitz itsasertzean lehertuko.

Lore bat loratu zen lekuan, lore batek ez du

Bere burua altxatuko euri oldarren aurka tinko.

Ero, eta burdin zati bat bezain hilotz,

Haien buruak larreko lore artean dira kolpeka.

Eguzkira jauzi eguzkiak behera egin arte,

Eta ez da gailenduko heriotza.

[Hasier Etxeberriaren omenez]

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Eta ez da gailenduko heriotza [maisuaren omenez]”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude