Azkenean Iberdrolatik deitu didate

Azkenean Iberdrolatik deitu didate – 

Azkenean Iberdrolatik deitu didateBueno, Iberdrolaren izenean, galdara berrikusiko duen teknikariak berak. Euskaraz lehenengo unetik, eta ezin atseginago. Etzi, Martxoaren 31n etorriko omen da berrikusketa egitera (ondoren email bat bidali dit eskatuz barkatzeko bere euskara ‘kaxkarra’, eta nik erantzun bihotzez eskertu diodala).

Batzuetan lortzen dira gauza batzuk (ez nuen lortzen galdararen berrikusketa egitea, espainolez eskatzen ez banuen), nahiz horretarako aurretik salaketarekin jo behar izan Behatokira, Elebide, Ararteko, Kontsumitzaileen Bulegoetara (nondik ez didaten bidali nire mezuak jaso izanaren jakinarazpena baino), eta salaketa argitaratu ZuZeun, Naizen, Berrian (ez ordea, Garan edo Diario Vascon-eta horregatik).

Itxuraz euskaraz egingo didate galdararen berrazterketa modu atseginean

Eskerrik asko denoi

Azkenean Iberdrolatik deitu didate

3 pentsamendu “Azkenean Iberdrolatik deitu didate”-ri buruz