Estreinaldiak: Uztailak 3

Estreinaldiak: Uztailak 3 –

Estreinaldiak: Uztailak 3

Estreinaldiak: Uztailak 3

.

La lista de los deseos

Minbizia duten bi laguni adiskide bat gehituko zaie, eta beren bizitzako bidaia handienari ekiteko prest azalduko dira Álvaro Díaz Lorenzok zuzendutako komedia honetan. María León, Victoria Abril eta Silvia Alonso izango dira protagonista nagusiak.

.

Red Shoes and The 7 Dwarfs

Sorginkeria baten ondorioz nano bihurtu den printzesa batek ustez bere madarikazioa iraultzeko erabiliko dituen zapata gorriak aurkitzen saiatuko da. Lana, ordea, ez da hasieran uste bezain erraza izango…

.

Invisibles

Gracia Querejeta zinemagile madrildarraren azken lanak lagunak diren Julia (Adriana Ozores), Elsa (Emma Suárez) eta Ameliaren (Nathalie Poza) bizitza du mintzagai. Elkarrekin irteteko erabakia hartuko dute, hasiera batean kirola egiteko aitzakia zuten hitzorduak behar bilakatuz. Pixkanaka-pixkanaka beraien arteko adiskidetasuna idilikoa ez dela konturatuko dira, badirela elkarri ezkutatzen dizkioten sekretuak.

.

Los miembros de la familia

Lucas eta Gilda kostaldeko herri txiki batera joango dira hil berri den amaren azken nahia betetzera: gorpuzkiak itsasora botatzea. Zoritxarrez, duten “hondar” bakarra esku protesikoaizango da. Etxera itzultzeko prest, garraioko lanuzte nazional batek herrian hondartuta utziko ditu, eta Lucasek, fisikokulturismoarekin obsesionatuta, kostaldean lur emankorra aurkituko du bere sexualitatea eta gorputzaren mugak aztertzeko. Biek, Linbo batean harrapatuta, amaren suizidioak utzitako espazio hutsari aurre egin beharko diote, nerabezaroa amaitu eta bizitzaren, heriotzaren eta fitnessaren anbiguotasunari aurre egiten dioten bitartean.

.

The Perfect Candidate

Wadja (2012) lanak izan zuen harrera onaren ostean, Veneziako Mostran aurkeztu zuen Haifaa Al-Mansour Saudi Arabiako lehen emakume zinegileak bere bigarren film luzea.

The Perfect Candidate filmak Saudi Arabian nagusi diren arau matxisten aurka borrokatzeko kanpaina bat abiatzea erabakiko duen emakume baten istorioa kontatuko du. Emakumeak diskriminatzen dituen portaera sozialei eta familiaren presioei aurre egingo die protagonistak.

.

Onward

Fantasiazko mundu batean girotuta, Ian eta Barley Lightfood, bi anaia elfo nerabe, munduan oraindik magia pixka bat ba ote dagoen deskubritzeko abentura batean murgilduko dira. Dan Scanlonek zuzendutako eta Pixar etxeak ekoiztutako animaziozko filma da.

.

The High Note

Los Angelesko musika eszenan girotuta dago Nisha Ganatraren film berria eta Grace Davisen (Tracee Ellis Ross) istorioa kontatuko du, izar bilakatu duen artista batena. Maggie (Dakota Johnson) bere laguntzailea da, lanez gainezka dagoen neska bat, eta musika-ekoizle bihurtzea amesten du. Managerrak (Ice Cube) bere ibilbidea norabidez aldatzeko proposamena luzatuko dio Graceri, baina Maggirekin batera beraien bizitzak betirako aldatzeko plan korapilatsu bat pentsatuko du.

.

Tel Aviv on Fire

‘Tel Aviv on Fire’ telesail ezagunaren ekoizpenean lan egiten duen gazte Palestinarra da Salam protagonista. Egunero, errodajea gauzatzen den estudiora heldu ahal izateko, Israeldarren kontrol zorrotza gainditu behar du. Assi komandate israeldarra da protagonistak egunero sufritzen duen jazarpen horren erantzule, eta Salamen telesailaren jarraitzaile sutsua den emakume batekin dago ezkonduta.

Euskal pantailaren gunea