Estreinaldiak: Apirilak 16

-Estreinaldiak: Apirilak 16-

Natura Bizia

Euskadiko eta Nafarroako bioaniztasuna erakutsiko du 83 minutuko ikus-entzunezkoak. Kantauri itsasoko ur hotzetatik Pirinioetako mendi tontor babesgabeetara, munduko zetazeo handien igerialdia, hartz arrearen lozorro ondorengo lehen pausoak, Europako tximeleta ederrenaren metamorfosia, bisoi europarraren egunerokoa… Iberiar penintsularen iparraldeko paraje zoragarriek eskaintzen dizkiguten ikuskizun arruntak baino ez dira. Europako biodibertsitatearen zati handi bat gordetzen dute gure itsaslabar malkartsuek, magiaz beteriko basoek, kareharrizko mendi altuek zein basamortu idor bezain aberatsek.

Bada horiek guztiak biltzeaz arduratu da Lexeia Larrañaga buru duen lantaldea. Alexander Gutiérrez izan du produktore, eta Peio Muruarekin batera, kameralari lanetan aritu da. Asier Bilbao ekoizle eragilea, Amador Prieto biologoa, Enrique Talledo urpeko kameralaria eta Julio Veiga musikari eta konpositorea batu zaizkie proiektura, eta elkarrekin, 83 minutuko dokumentala osatu dute.

 .

Promising Young Woman

Cassiek etorkizun bikaina zuen aurretik, harik eta gertaera desatsegin batek bere karrera eten zuen arte. Orain bere bizitza ez da kanpotik iradokitzen duen gisakoa: azkarra da, ausarta, eta bizitza bikoitza bizi du gauez. Cassiek bere iraganean ondo atera ez zen guztia zuzentzeko aukera du… errudunen mendekua hartuz.

.

Crock of Gold: Bebiendo con Shane MacGowan

Musika-taldearen eta MacGowanen familiaren beraren artxiboko irudi argitaragebeak erabilita, Ralph Steadman bezalako ilustratzaileen animazioekin batera, Crock of Gold filma Shane MacGowan –The Pogueseko abeslari eta konpositore nagusia– punk/poeta irlandarraren ospakizuna da.

Johnny Deepek ekoitzitako film honek EPAIMAHAIAREN SARI BEREZIA jaso zuen 68. Donostia Zinemaldian.

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
.

Estreinaldiak: Apirilak 16-

Euskal pantailaren gunea