Estreinaldiak: Abenduak 1

Estreinaldiak: Abenduak 1 –

Estreinaldiak: Abenduak 1

Estreinaldiak: Abenduak 1

.

Cabeza y corazón (Ainhoa Andraka, Zuri Goikoetxea)

Dokumentala | Kirola | Desgaitasuna

Espainiako emakumezkoen gurpildun aulkiko saskibaloi selekzioak ez du Paralinpiar Jokoetan parte hartu 1992ko Bartzelonako Jokoez geroztik, eta orduko hartan ez zuen sailkatu beharrik izan, anfitrioi legez lortu baitzuen lekua. Ia 30 urte geroago, eta nazioarteko beste hainbat selekziok dituztenak baino baliabide gutxiagorekin, Tokioko Jokoetarako sailkatu ziren 2021ean. Ainhoa Andraka eta Zuri Goikoetxea zuzendariek ez zuten erronka hori irudietan harrapatzeko aukera pasatzen utzi: 2017-2020 aldiari dagokion ziklo olinpikoa jasoko dute ikus-entzunezkoan, jokalari bat gehiago balira bezala.

Urteetan aritu dira Andraka eta Goikoetxea Doxa Producciones ekoiztetxearen proiektuen ekoizle gisa, eta zuzendari gisa egindako lehen filma dute honakoa.

2021 |  ZINEBI NETWORKING Dokumentalen Sorgunea

.

Sobre todo de noche (Victor Iriarte)

Drama

Donostia Zinemaldian hautaketa-batzordeko kide eta Elías Querejeta Zinema Eskolako irakasle den Victor Iriarte bilbotarrak Sobre todo de noche aurkeztuko autore zinemari dagokionean erreferentziazkoa den hitzorduan. Duero ibaiaren ertzean topatzen diren berrogeita hamar urteko bi emakumeren (Lola Dueñas eta Ana Torrent ditu aktore) istorioa oinarri, hiru heriotza, bi lapurreta eta ihesaldi bat dituen genero beltzeko lana da.

Gaztetan, Verak (Dueñas) bere haur jaioberria adopzioan eman behar izan zuen, haren kargu ezin izan baitzen egin. Corak (Torrent), aldiz, medikuak hala aitortuta, ezinezkoa zuen seme-alabarik edukitzea, eta adoptatzeko aukera proposatu zion. Batak zein besteak, ama izatearen esperientzia partekatuko dute, eta Egoz (Manuel Egozkue) gaztea da bien arteko lotura. Portugalera egindako bidaian, iragana gogoratu eta etorkizuna berridatzi nahiko dute.

2023 | Sevillako Zinema Europarraren Jaialdia: Sail Ofiziala

2023 | SEMINCI – Valladolideko Zinemaren Astea: FIPRESCI saria

2023 | BFI London Film Festival: Sail Ofiziala

2023 | Mar de Platako Zinema Jaialdia: Sail Ofiziala

2023 | Tolosako (Okzitania) Cinespaña Jaialdia: Errealizazio Onenaren Saria

2023 | Roche-sur-Yon Zinemaldia: Film Onenaren Nouvelles Vagues Saria

2023 | Veneziako Nazioarteo Zinemaldia: Giornate degli Autori saila

.

Chlopi (En nombre de la tierra) (DK Welchman)

Animazioa | Drama | 1900

Jagna baserritarraren istorioa, Boryna baserritar aberats eta askoz zaharragoarekin ezkontzera behartutakoa emakumea, nahiz eta bere semearekin, Antekekin, maiteminduta dagoen. Denborarekin, Jagna herritarren bekaizkeriaren eta gorrotoaren objektu bihurtzen da, eta bere independentzia mantentzeko borrokatu behar beharko du.

2023 | TIFF – Toronto International Film Festival: Sail Ofiziala

2023 | Festiwal Polskich Filmów Fabularnych: Sail Ofiziala

.

She Came to Me  (Rebecca Miller)

Komedia | Drama | Erromantzea

Idazle blokeo bat jasaten ari den konpositore batek, bere pasioa berraurkituko du gau bateko abentura baten ondorioz.

2023 | Berlinale – Internationale Filmfestspiele Berlin: Aurrestreinaldia

 .

Silent Night (John Woo)

Ekintza | Mendekua

Gabon gaua. Oinaze emozional handia duen aita bat (Joel Kinnaman) bere semearen heriotzaren izango lekuko da, txikia banden arteko su gurutzatu batean harrapatuta geldituko denean. Minak jota eta ahotsik gabe, ahots-kordei eragiten dien zauri sakon baten ondorioz, haurraren heriotza mendekatzeko entrenamendu zorrotza egitea erabakiko du.

.

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

Estreinaldiak: Abenduak 1

Estreinaldiak: Abenduak 1

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude