Euskararen Nazioarteko Eguna Nafarroan

Euskararen Nazioarteko Eguna Nafarroan –

Euskararen Nazioarteko Eguna NafarroanEuskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzak 1949an sortu zuen “euskararen balio unibertsala aldarrikatzeko eguna”. ENE, Abenduaren 3an ospatzen ohi da, Xabierko Frantziskoaren heriotzaren eguna oroimenean, zeren kondaira dioenenez, bere azken hitzak ama-hizkuntzaren baliatuz xuxurlatu omen baitzuen.

Dena den, Euskarararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, aldarrikatzeko eta euskararekiko konpromisoa adierazteko eguna bada ere, euskararen erabileraren normalizaziotik urrun dago oraindik.

Bestalde, “Lingua Vasconum Primittiae”aren sorterrian, Nafar Erreinu Zaharrean hain zuzen ere, euskararen egoera kezkagarria da oso, zeren Nafarroa Oinezaren oihartzun mediatikoaz gain, errealitate gordinak frogatzen du Nafarroan euskararen hedapena geldialdirantz doala, azken 15 urteotan gorakada ñimiño bat gertatu bada ere.

Nafar hizkuntzaren  gora-beherak

Hasiera batean Francoren erregimenaren euskarekiko jarrera hertsigarria bazen ere, denbora aurrera joan ahala erlaxatu egin zen, eta 1965ean sortu ziren Nafarroako lehenbiziko ikastolak, Jesus Atxa eta Jorge Kortes bultzatzaileak izanik, Amadeo Markok lagunduta.

Euskaltzale aitzindari haiei zor diegu gaur egun Nafarroako lurraldean zehar hedatu den ikastolen sarea, eta gero guraso euskaltzaleen eraginez, ikastetxe publikoetan D Eredua sortzea, kultura eta euskara bateratuz.

Euskararen etorkizuna epe ertainari  begira

UPNek 1986an ezarritako «Ley del Vascuence» legeak indarrean mantentzen zituen zonifikazio linguistikak behin eta berriz mantentzearen alde Nafarroako parlamentuan “gehiengo absolutua” zuten alderdiek -UPN eta PSN-, egin zuten, baina 2010eko otsaileko 18an Euskararen Foru-Legearen aldaketa bakarra onartu zen eta haren bidez, Iruñea hegoaldeko hainbat udal (Galar, Belaskoain, Mendigorria eta Aranguren) «Zona Misto»-ra pasa ziren.

Horrela,  UPN-PSNren lehen gehiengo parlamentarioak beti defendatu du 1986ko Euskararen Legeak ezartzen zuen zonifikazio linguistikoa mantentzea, Nafarroako pluraltasuna errespetatzeko berme gisa. Horrek, praktikan, oraindik indarrean dauden esparru linguistikoak inplementatzea ekarri du.

Euskarari dagokionez, Nafarroan utopia litzateke Euskal Autonomia Erkidegoan Euskararen 10/1982 Oinarrizko Legearekin aplikatutako eredu uniformista ezartzea, “lurralde osoaren euskalduntze bideratua” lortzeko, foru-lurralde osoko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek hezkuntza hirueleduna (gaztelania, euskara eta ingelesa) eskuratu ahal izan dezaten, azken batean Nafarroan euskararen koofizialtasuna ezarriz eta, bide batez, erdaldunen gehiengoa (biztanleria osoaren % 75) euskaraz eta ingelesez murgiltzera erraztuz.

Beste ertzean, beharraren planoa dago. Horren ondorioz, Euskarari buruzko 18/76 Foru Legea aldatuko litzateke, eta foru-lurralde osoan irakaskuntza-arloan hautatzeko askatasuna “de facto” ezarriko litzateke. Horren ondorioz, D ereduko ikastetxeen mapa erradiala zabalduko litzateke Nafarroa osoan, eta itunpeko 15 ikastolak Hezkuntza Publikoaren Sarean sartuko lirateke.

Hala ere, Chiviteren Gobernua Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautuko duen foru dekretu berri bat prestatzen ari da. Bertan, eremu ez-euskaldunean euskararen balorazioa desagertu egingo da, eta D Ereduko matrikulazio jaitsierarekin eta PSNk zein UPNk ingelesaren alde egindako apustu argiarekin batera, Nafarroan euskararen etorkizuna zalantzazkoa izango dela iragarri du. Horren paradigma Paderborn Lezkairu Ikastetxe Publikoaren inaugurazio berria izango litzateke, D eredua aukeratzeko aukera opakatua geratuko litzatekeena.

Euskararen marjinazioaren testuinguru honetan, UPNk eta PSNk gurutzadan jarraitzen dute, euskararen kartografia zabaltzea galarazteko, eremu ez-euskalduneko hautesleen botoak lehiatzea helburu, eta horren paradigma litzateke PSNk eta Navarra Sumak ezezkoa ematea Mañeruko Udalak eremu mistoan sartzeko egindako eskaerari.

Horri,euskararen kontra erasoaldi judiziala gehitu beharko zaio,  EAEANk eta TANek euskararen aurka hartutako azken erabakiak paradigma izanez.

EAEko eta Nafarroako herri-administrazioen deialdiko hizkuntza-eskakizunaren betekizuna ezabatu dute, euskararen nahitaezko ezagutza “diskriminazio-baldintza” dela uste baitute, UGT eta CCOO sindikatuek eta Navarra Sumak aurkeztutako errekurtsoen ondorioz.

Euskararen Lege zaharkitua aldatzeko beharrezkoa den adostasun politikoa lortzen ez bada, lingua navarrorumak geldialdi progresibo batera joko du ezinbestean, eta 30 urterako agertokia marraztuko da, non Nafarroako ipar-mendebaldeko ohiko uhartetxo geografikoetara eta foru-lurraldeko herri eta hiri ezberdinetan sakabanatutako unada ideologiko-sentimental txikietara mugatuko den.

Nafarroako euskararen geldialdia saihesteak ahalegin eskerga eskatuko digu euskaldunoi eta “fosilizazio” hori ekiditeko,  euskara plazaratu behar da, jarduera eta arlo guztietan euskararen erabilera areagotuz, gure eskubideak bermatzeko exijituz eta sustapen kanpainak bultzatuz, Nafarroan bizi garenontzat euskara ondasun kulturala eta batzeko tresna bilaka dadin

Euskara, Jalgi hadi plazara!!

Euskararen Nazioarteko Eguna Nafarroan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude