Delorean meets Mikel Laboa

Delorean meets Mikel Laboa

Delorean meets Mikel LaboaDelorean musika elektronikoa jorratzen daben taldea dogu, egun Euskal Herrian dogunik eta nazioartekoena, BTX eta El Chef A-rekin batera; ez alferrik munduan zehar ezaguna da ja aspaldi bartzelonaratutako laukotea.

Zarauztarrak Mikel Laboarekin egin eben topo iaz, Adarra sari-emate ekitaldian egitasmo berezi bat garatu baieben donostiarraren musika oinarri hartuta. Orduan, Elkar etxeak Laboaren kantuen pistak luzatu eutsozan Delorean taldeari, bobinetan!, remix-ak egiteko.

Orduko ekitaldia zuzeneko ikuskizun bihurtu dau orain laukoteak, eta Bilboko Arriaga antzokian aurkeztuko dau zezeilaren 10ean.

Ikuskizunak, esan beharrik ez dago, alde bisuala zainduko dau proiekzio berezien bitartez.

Iaz, Adarra sarietako ekitaldia baino lehen Delorean taldeko Ekhi Lopetegik EiTBri esan eutsonez, “Laboren soinuak eta gureak bat egitea, amankomunean jartzea zan kontua; erronka gatxa oso”. Halandabe musikari gaztea pozik egoan emaitzagaz. “Alde batetik tradizio oso bat berreskuratu eban Laboak, eta abanguardian buru belarri be murgildu zan bestetik -dino donostiarraren miresle dan taldekideak-. Oso jarrera zabala eban”.

Lopetegi Gazteako B aldea saioan be izan zan atzo, Deloreanek Euskal Herriko bazter gehiagotara eroan nahiko leukeen ekimena aurkezten.