Satira hil da, gora H28!

Satira hil da, gora H28!

Satira hil da, gora H28!

Gaur urtebete jaio zen H28 aldizkari saritirikoa sarean, Charlie Hebdok Parisen jaso zuen erasoaren ondotik eta Berria egunkariak deituta, Iñigo Astiz kazetariak Zaldieroa, Asisko eta Marco marrazkigileak elkartu eta (ardo mordoa edanda bero-bero) ideia izan eta braust!, gauzatu zutenetik. Urtea oso-osorik bete du, hutsik egin barik, hilabete bakoitzeko 28an sareratu den aldizkari digitalak; nork esango zuen!

Bistan da “Satira is dead” azken editorialean esaten dutenaren kontrara, zerbait gaizki egin dutela H28ko kideek hamabi hilabeteotan inork (ez Pikok ez Payok) arkatzak kamustu ez badizkie; eta Gerediagak papereratzen ausartu diren urtekaria Landakon saltzeko baimena eman badie; en fin!

Gainera, eta itxura guztien arabera, klenbuterolez goraino ospatu dute urtebetetzea, lehen zenbakia hamalau marrazkigilek zirriborratu bazuen, hasierako haietaz gain beste horrenbeste gehitu baitzaizkie festara.

Kontuak kontu, hamabi zenbakietako marrazki bana hautatu dugu (atzekoz aurrera eta bakoitza marrazkilari batena), H28 zoriondu eta ospakizunetan parte hartzeko. Urte askotarako!

Satira hil da, gora H28!Aranagoiri & Exprai (hamabigarren H28)
.Ñ & TZ (hamaika h28)Ñ & TZ (hamaikagarren H28)
.Eñaut Aiartzaguena (hamar h28)Eñaut Aiartzaguena (hamargarren H28)
.Aitor Egia (bederatzi h28)Aitor Egia (bederatzigarren H28)
.ASISKO (zortzi h28)ASISKO (zortzigarren H28)
Edu Lartzanguren (zazpi h28)Edu Lartzanguren (zazpigarren H28)
.Dani Fano (sei h28)Dani Fano (seigarren H28)
.Unai Iturriaga (bosgarren H28)Unai Iturriaga (bosgarren H28)
.Adur Larrea (lau h28)Adur Larrea (laugarren H28)
.Zaldieroa (hiru h28)Zaldieroa (hirugarren H28)
.Belatz (bi h28)Belatz (bigarren H28)

 

* Azaleko irudia Markorena da.