”Bolante baten historia” pelikularen aurrerapena

”Bolante baten historia” pelikularen aurrerapena –

Iñaki Alforja eta Iban Toledo zuzendarien ”Bolante baten historia” pelikularen aurrerapena hemen eitb.eus-etik ekarria, José Miguel Etxeberria Álvarez “Naparra“ren desagerpenari buruz, Zinemaldian estreinatuko da pelikula.

historiadeunvolante.com/sinopsia

Jose Miguel EtxeberriaNaparra”,  Komando Autonomo Antikapitalistetako (CAA) kidea, 80ko hamarkadaren hasieran desagerrarazi zuten. Euskal Herriko gerra zikinaren testuinguruan desagertu zen, eta Batallón Vasco Español (BVE) talde parapolizialak hartu zuen bere gain Naparraren desagerpena. Bere autoa Ziburun agertu zen, Jendarmeria baten aurrean. Aita jendarmeen deira joan eta kotxearekin zer egin nahi duen galdetzen diotenean, bolantea autotik ateratzen du. Amari agindu zion ez zela esku hutsik itzuliko. Bolantea gaur arte iritsi da, familiarengandik jasotako herentziaren metafora gisa. Urte hauetan guztietan, familiak, erabateko bakardadean, bere gain hartu du semearen eta anaiaren bilaketaren erantzukizuna eta pisua. Azken urteotan itxaropenerako leiho bat ireki da. Brasildik, Euskal Herriko gerra zikinean parte hartu zuen Espainiako zerbitzu sekretuetako kide batek, Naparraren gorpuzkien kokapenari buruzko datu berriak eman ditu. Auzitegi Nazionalak, Brocaseko (Frantzia) baso batean indusketa lanak hasteko eskatu dio Frantziako Estatuari. Paco Etxeberria auzitegi medikuak egindako ikerketen arabera, Naparraren gorpuzkiak bi lekutan egon litezke. Frantziako Poliziak leku bakar batean egin ditu indusketak, Naparraren gorpuzkiak aurkitu gabe. Auzitegi Nazionalak bigarren indusketa bat egiteko eskatu dio Frantziako Gobernuari. Naparraren familia bigarren indusketa honen zain dago 2019ko irailean. 2018ko azaroan, Naparraren ama, Celes, bigarren indusketa honen zain zegoela hil zen. Bilaketa prozesuak sufrimendu handia sortu du Enekorengan, Jose Miguelen anaiarengan. Bizitzaren bi herenak joan egin zaizkio anaiaren bila. Enekoren gurasoak semea non zegoen jakin gabe hil dira. Bigarren indusketa horretan, gorpuzkiak agertuko balira, zauria sendatzeko unea izango litzateke. Ez da erabat itxiko, ez baitugu jakingo nortzuk izan ziren hiltzaileak, nortzuk hil zuten eta zergatik. Jose Miguel Etxeberriaren gorpua agertuko ez balitz Enekok oinordetzan utzi beharko al lioke bere familiaren mina Oier semeari? Bere semeari pasatu behar al dio bolantea?

-EITB.eus-

”Bolante baten historia” pelikularen aurrerapena

+

 

 

17 euskal ekoizpen izango dira 69. edizioko Zinemaldian

NAPARRA kasu irekia

Seriefiloa naiz.