Irailak 11 dorre bikien suntsiketen aitzakiarekin, duela 20 urte, EuskaraZ posta zerrenda (600 euskaldun munduan) itxi egin zuten

Irailak 11 dorre bikien suntsiketen aitzakiarekin …

Irailak 11 dorre bikien suntsiketen aitzakiarekin, duela 20 urte (2001 iraila), EuskaraZ posta zerrenda (600 euskaldun munduan) itxi egin zuten.

Duela 20 urte, txundituta sinistezinik telebistaz ikusi genituen hegazkinen inpaktoak New Yorkeko dorre bikietan eta birrintzea solairuz-solairu goitik behera kamara geldoen aurrean, nahiz eta ezer ez genuen entzun, audioak zentsuratuta jarraitzen dutelako…

Euskal Herrian, besteen artean, EuskaraZ posta zerrendan, 600 bat euskaldun munduan, mezuak idatzi ziren jakina, kopiak izango dira bazterretan, mezuen artean Enkartazioetako kide batena non kronika bat kontatzen zuen adieraziz, auzoko tabernara joan zela albisteen iritziak entzutera eta batzuk ez omen ziren “amerikarren” aldekoak… (Mezua grabatuta egondo da inolako zalantzarik gabe).

EuskaraZ posta zerrenda 1996an sortu zuen EKBk (Euskal Kulturaren Batzarreak), 1999tik UEUk kudeatzen zuen, 2001ean (itxi zutenean), bazeraman sarean bost urte, 600 bat kide munduan, garaiko euskaldunen arteko sare nagusia izanik… Eta “ez moderatua” zen, alegia, inork ez zuen zentsuratzen, mezuak bidali ahala argitaratzen ziren.

Giroa ikusirik (ematen du baten bati “giroa” ez zitzaiola “politikoki zuzena” iruditu), EuskaraZ posta zerredako kudeatzaileek erabaki zuten EuskaraZ posta zerrenda ixtea, alegia, kudeatzaileek bakarrik idatzi zezeketen.

Planteatu zuten “erreferendum” bat egitea, azken bost urtetan inoiz aurrekusi gabea, alegia, EuskaraZ posta zerrendako 600 bat kideei, bozkatzeko eskubidea eman zieten, aukerak hiru izanik:

1.- Ez moderatua: azken bost urtetan izan bezala eta 600 bat kidek izena borondatez emana.
2.- Moderatua.
3.- Ixtea.

Epe bat eman zuten bozkatzeko (15 egun) eta emaitza hau izan zen 2001-9-24:

1.- Ez moderatua: 28.
2.- Moderatua: 8.
3.- Ixtea: 1.

Gezurra badirudi ere, EuskaraZ posta zerrenda hilabetetan mantendu zuten itxita, zerredakide bakar batek bozkatu zuen bezala.

“Moderatua” bozkatu zuten 8ek, Uztargi posta zerrenda zabaldu zuten… Laster hil zen.

EuskaraZ posta zerrenda hilabeteetara “zabaldu” zuten, kiderik gabe, aurretik 600 bat zituenean, alegia, kide bakoitzak berriro eman behar izan zuen bere eposta.

EuskaraZ posta zerrenda duela 20 urteko beste zentsura kasu nabarmena.

Inolako zalantzarik ez daukat, jendeak (irakurleek) askoz ere informazio gehiago izango duela. Idatziko duzuelakoan.

Irailak 11 dorre bikien suntsiketen aitzakiarekin, duela 20 urte, EuskaraZ posta zerrenda (600 euskaldun munduan) itxi egin zuten