“Bolante baten historia” azaroaren 19an estreinatuko da zinema aretoetan

“Bolante baten historia” azaroaren 19an estreinatuko da zinema aretoetan –

Iñaki Alforjaren eta Iban Toledoren “Bolante baten historia” zinema-aretoetan estreinatuko da azaroaren 19an.

Film dokumentalak ZINEBI-ren 63. edizioan parte hartuko du, azaroaren 16an.

"Bolante baten historia" azaroaren 19an estreinatuko da zinema aretoetanIñaki Alforja eta Iban Toledo zinegileen “Bolante baten historia” zinema-aretoetan estreinatuko da heldu den azaroaren 19an (ostirala). Hiru egun lehenago, hilaren 16an (asteartea), filmak Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film laburren Nazioarteko Jaialdiaren 63. edizioan parte hartuko du. Jaialdia Bizkaiko hiriburuan egingo da azaroaren 12tik 19ra bitartean.

Horrela, filmak bere bidea egiten jarraitzen du, Donostiako Nazioarteko 69. Zinemaldian estreinatu eta gero. Zinemaldian, ‘Zinemira’ sailean, Euskal Zinemaren Irizar Saria lortzeko lehiatu zen.

“Bolante baten historia”-k 1980an Jose Miguel Etxeberria Alvarez, Naparra, Komando Autonomo Antikapitalistetako kidearen desagerpen behartua kontatzen du. Komunikatu gurutzatuen, hainbat erreibindikazioren eta epaileen axolagabekeriaren artean, bere familia desagerpenari erantzun bat ematen saiatu zen. 

Berrogei urte baino gehiagoren ondoren, Enekok hartu du bere anaiaren bilaketaren lekukoa, hainbeste urte irekita daraman zauria ixteko.

Filmak lantzen du desagerpen behartu bat ez dela bukatzen bakarrik desagertutako pertsonaren bizitzarekin; izan ere, uretara botatako harri baten uhinek bezala, familietan eta gizartean orbain emozional handi bat sortzen du. Naparrarena, ordea, ez da kasu bakana. Amnistia Internazionalaren arabera, 5 milioi pertsona desagerrarazi dituzte planetan. Horrelako desagerpen batek ez dio pertsona horri bakarrik eragiten, familia oso bat mintzen du belaunaldiz belaunaldi. Hilobiratzeko hilotzik gabe, ez dago dolurik.

Euskaraz eta gaztelaniaz filmatuta, 90 minutuko iraupena du, eta Eneko Etxeberria eta bere familiaren eraldaketan oinarritzen da, gizarte batek bere iraganari nola aurre egiten dion, gatazka bortitz baten ondoren nola aurrera egiten duen eta Egia, Justizia eta Erreparazio printzipio unibertsaletatik aurrera nola egiten duen aztertzeko.

.

Zuzendarien esanak

Alforjaren iritziz, “ez dugu ez kazetaritza- ez polizia-dokumentalik egin”. Ez dugu gertatutakoari buruzko erantzunik ematen; galderak egiten ditugu. Geure egiten dugu familiak 40 urtez jakin duena. Izaera pertsonal nabarmena duen dokumentala da hau, bizitza-historia bat. Baina, egia esan, pertsonala den hori politika ere bada, eta jorratzen ditugun gertaerak testuinguru oso jakin batean gertatzen dira, alde batera uzterik ez duguna”. Bestalde, Toledok esan duenez, “ezin gara inguratzen gaituen errealitatetik kanpo geratu. Horregatik, horrelako dokumental batek lan pedagogiko eta soziala izan behar ditu, gertaerak eta horien mami politikoa ezagutarazteko, baina baita hainbeste sufritzen duten familiak ere”.

“Bolante baten historia” azaroaren 19an estreinatuko da zinema aretoetan

Seriefiloa naiz.

Zer duzu buruan ““Bolante baten historia” azaroaren 19an estreinatuko da zinema aretoetan”-ri buruz

  • Hunquitu eguiten nau asco filmaco portadaren irudiac, Jose Miguelen ama volantearequin eta anaia atzean, eta atzean euren baserria ikussiric. Bessarcada eta musu bana emango nieque bihotzez. Seguru naiz ere filma hunquigarria içanen dela.
    Gora çuec!!