Bilbon Orhipean-edo

NDAwMg==

Atzo izan nintzen Bilbon, Orhipean azokan, Erripan. Banuen ikusteko gogoa Durangoko betekadatik urrun. Baina asmoak ustelak izan ziren.

Jendez gainezka zegoen, batez ere aizkolariei begira. Aurkezleaz hobeto berbarik egiten ez badut, baina azokara sartzeko harrera kaskar samarra izan zen. Eredu diglosikoan egiten zuen berba (eta Bilboko euskara sailak babestua), eta topikoetatik topikoetara.

Barrura sartu eta hara sorpresa. Euskal kulturaren parke tematikoa multikulturala zen, eta ni ohartu ez. Baina hori bai oso penintsulakoa: katalanak, galiziarra, extremeñoak, gaztelarrak, … Eskerrak posmodernoak garela, baina denak (a bakartu, sahararrak ere bazeuden) Espainiakoak-edo.

Euskararen neurketatxo bat ere egin nuen (deformazio profesionala): euskarazko kartelak %35 (ez zen zientifikoa izan) eta horietatik asko euskara bitxian. Produktuak ere begiratu nituen. Gertuko produktuen alde irudikatzen nuen azoka (txikitasunetik-edo), baina hara, adibide gisara, gaztagileen artean bi Euskal Herrikoak.

Eta abar. Dezepzio itzela hartu nuen hasieran eta haserretu segituan. Zelan da posible Bilboko udaleko euskara sailak horrelakoak laguntzea eta minimorik ez eskatzea? Dena da zilegi balizko euskal kulturaren alde?

Eta larriena nire ustez. Horrelako asko gure erakunde maiteek egiten dute, eta haserretzen gara. Baina oraingo honetan eta interneten apur bat ikertu ostean, Orhipean parke tematiko honen atzean ikusi dut herri mugimendu bat dagoela: Nabarralde.

Eredu honek ez dit balio, eta ez digu balio herri gisa. Bestelakoak behar ditugu eta adibideak okurritzen zaizkit (Lurrama adibidez). Ea horren eredura makurtzen diren eta ez eredu sasiguay hauetara.

Irudia | Orhipean | zz | Creative Commons By SA
euskal kultura, Orhipean, orhipean parke tematikoa

5 pentsamendu “Bilbon Orhipean-edo”-ri buruz

  • […] euskaraz? gaztelaniaz? bietan?… Gaur bertan, Zuzeu-n Txerra Rodriguezek gai honen inguruko aipamena egin […]

  • “Aurkezleaz hobeto berbarik egiten ez badut, baina azokara sartzeko harrera kaskar samarra izan zen. Eredu diglosikoan egiten zuen berba (eta Bilboko euskara sailak babestua), eta topikoetatik topikoetara.”

    Txerra, hemen duzu antolatzaileentzat proposamen bat: http://www.euskaraz.net/Euskara_Ikasten/Aurkezleak

  • Ixtear zirela handik pasa, txurroak eta ogia euskaraz erosi nahi eta aurpegi arraroak aurrez aurre: “Ein???”. Txurro saltzailea galegoa izateak ez baitu esan nahi ” zenbat da” ziztrin bat ezin duenik ulertu. Antolatzaileek ikastaro-express bat eman ahalko liekete azokako langileei, ez hala?

    Enteratu ere ez Orhipean zenik… Pena da, bai.

    Dana dala pintxo morunoa 6 eurotan duen azoka baino, nahiago kaleko bi eurotako pintxo “ez-higieniko-ilegalak”. Batzuk euskaraz erantzuteko gai direnak, bide batez. Edo gutxienez euskaraz eskatzeagatik arraro begiratzen ez dizuten gazte magrebiarrak saltzaile dituztenak, ulertu eta eman. Kitto. Danak pozik.

    Euskara “parketematizatzea” da Bilboko Udalaren ilusioa.

  • # Aisia: Beharko zuen bai. Baina igual hobeto hizkuntza irizpide zehatz batzuk.

    # Joao: Orhipean-Orhipean ez geunden egia esateko, Bilbo posmoderno, txatxi bederatzian baizik. Neu ez nintzen ausartu ezer eskatu edo erostera, badaezpada ere.

  • Orhipean? izen kuriosoa, hurrengo baterako izen berri bat proposatu nahi diet Nabarraldekoei; “bajo el puerto de navacerrada”, horrela erdara barra-barra erabili ahal izango dute inolako konplexu barik. Lotsagarria iruditu zitzaidan orokorrean. Euskararen erabilera non lotu zan? agian hurrengo batean izango da, agian ahaztu duten huskeria? kuriosoa batez ere euskara sailetik diruz lagunduta dagoen ekitaldi bat dalako. Euskara alkarteak bitartean larru gorritan bizi dira. Alde horretatik, ez zait arraro iruditu, azken finean Bilboko udal santua tartean dago, sekulako mesedea egin diozue, zein ondo azoka multikulturala jajajajaja zubi baten erdian gainera,
    ederto !!! turistak poz-pozik , baina inportanteena jakin barik joan dira, Euskal herrian bizi garela, hizkuntza zein kultura propioa duen herria dala hau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude