Hiru urtean hiru hildako, AHTko lanetan

Espainiako Sustapen Sailari dagokion AHTaren zatian gertatu zen atzo langilearen heriotza ekarri zuen istripua Eskoriatzako Marin auzoan, eta beste bi langile ere zauritu ziren, 34 urteko obra zaintzailea eta erredurak dituen beste bat. Espainiako Sustapen Sailak Construcciones Ferroviarias Adif enpresari esleitu zizkion lanak, eta honek azpikontrata bati eta azken enpresa horrek langileak ze baldintzatan dituen pista bat eman zuen CCOOk, “goiz eta gau, 12 ordu jarraian” aritzen ei direla beharginak azaldu zuten. Eta hori azpiegitura publiko batean.

Abiadura handiko trena halako abiadura handian eraiki beharrak hiru langile hil ditu dagoeneko. Eta hori, milioiak bideratu direlarik azpiegitura publiko hau egiteko. Eta milioi horietako asko AHTko lanen segurtasunean inbertitu zirela jakinarazi izan da, baina ez nonbait lan baldintzak hobetzeari dagokion segurtasunean, baizik eta polizia segurtasunean.

Hiru hildako hiru urtean. Dagokionari emango dio zer pentsatua, ala? Diru publikoz eginiko makroazpiegitura honen aurka egoteko beste hiru arrazoi.

Iaz Lukun hil zen beste behargin bat

Irudia | Iaz Lukun hil zen beste behargin bat | z | LGPL
AHT, azpiegiturak, lan istripua

2 pentsamendu “Hiru urtean hiru hildako, AHTko lanetan”-ri buruz

  • Igor Larrazabal 2010-12-10 12:12

    Hildako gehiegi dira bai urtero lanak eramaten dituenak. Zer esanik ez AHTaren obra hauetan. Baina uste dut laugarren bat ahaztu zaizula: Iñaxio Uria, duela bi urte ETAk hil zuen enpresaburua. Hura ere AHTan ari zelako bidali zuten beste aldera. Beraz, “hiru urtean lau hildako, AHTko lanetan”

  • Beraz, zuk diozunari jarraituta:

    Patronala 3 – ETA 1

    patronala irabazten.

    0 – 0 enpatea nik nahiago, baina jada ezin. Ea gutxienez gol gehiagorik ez dagoen.

    Bueno bai, gol bakarra eta potoloa: AHT gelditzea!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude