Bansky handia

images1.jpg policias.jpg
Seguru asko, Bansky graffitero antisistemaren kasua izango da gaur egunean eztabaida gehien pizten duena artearen funtzioa eta merkatuari buruz. Inork ez daki nor den Bansky, soilik Bristolgoa dela, 1974garrenean jaioa, ilehoria eta apur bat gehiago, baina sistemaren aurkako bere graffitiak munduko museo handienetan erakusten dira (Moma, Tate…). Udaletan eztabaida handiak egiten dira bere graffitiak ezabatu ala ez… Trenak, eraikuntzak, hirietako bazterrak margotzen ditu, gauez eta pekatupean. Berak zure etxeko horma batean margotzeko xantza baduzu, poltsikoak egingo dizu klink, haren lanen atzetik baitabiltza mundu guztiko bildumagileak. Horma erosiko dizute, desmuntatu egingo dizute eta gero berriro eraiki, dena Banskyren sinadura baldin badu. Paradoxa itzela Banskyrena, sistemaren aurka egiten du, polizia atzetik dauka, baina sistemak bere margoak eta liburuak nahi ditu, garesti, gainera. Zer egin behar du Banskyk, graffitiak egiteari laga? Nor den ezagutzera eman eta sistema (artearena barne), onartu? Korapilo ederrean sartu du bere burua.

guadiareal.jpg

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Zer duzu buruan “Bansky handia”-ri buruz

  • Historian zehar kulturaren mugimendu apurtzaile askorekin gertatu den bezala, artearen eremuan ere asimilazioak izan dira (Dadaismoa, Punka, etab.). Aipatzen duzun Banksyren kasua bide horretatik doala uste dut. Tipoak ez du jabetza intelektualean zinezten, bere lanak leku publiko eta pribatuetan egiten ditu, graffitiak egiterakoan poliziak nola ez arrapatu azaltzen du, museoetako arteaz barre egiteko ekintzak egin ditu… eta Londoneko udalak turistek bere graffitiak ikusteko gida bat atera du. Arte galeria batetan bere lan originalak saltzen dituzte. Sistema Banksy asimilatu nahian dabil. Ea zer gertatzen den…