Asteko zinema estreinaldiak!

Asteko zinema estreinaldiak

Estreinaldiak: Martxoak 3

Asteko zinema estreinaldiak

EGILEA: MAIALEN GOÑI

 

Forushande (The Salesman)

Cannesko jaialdian, Oscarretan eta Urrezko Globoetan, besteak beste, goraipatu dute Asghar Farhadi zinegi iraniar ezagunaren lan berriena.

Emad eta Rana senar-emazteak dira filmeko protagonistak. Teherango antzerki konpainia batean egiten dute lan, eta egun batetik bestera, etxez aldatu beharko dira, beren pisua erortzeko arriskuan dagoelako. Leku berrian egokitzen ari direla, baina, gizon batek eraso egingo dio etxean Ranari, eta Emadek erasotzailea topatzeko konpromisoa hartuko du, bere “gizontasuna” erasotuta sentitu ostean.

Drama zuzen eta landua, detailerik txikiena ere oso ongi neurtzen duen Farhadiren eskutik.

Zaindari ikusezina (El guardián invisible)

Dolores Redondo idazle donostiarraren Trilogía del Baztan arrakastatsuko lehen atala pantaila handirako egokitu dute Luis Berdejo gidoigileak eta Fernando González Molina zuzendariak. Joan zen asteazkenean Iruñeko Baluarten egin zuten aurre estreinaldiaren ostean, aste honetan helduko da Euskal Herriko zinema aretoetara.

Marta Etura aktore donostiarra Amaia Salazar inspektorearen azalean sartuko da, eta bere sorterrian, Baztanen, jazotako hilketa misteriotsu sorta bat argitu beharko du, iraganeko mamuei aurre egiten dien bitartean. Javier Botet, Colin McFarlane, Elvira Mínguez, Miquel Fernández, Susi Sánchez, Ramón Barea eta Itziar Aizpuru, besteak beste, aktoreek hartu dute parte, besteak beste, Nostromo Pictures ekoizpen etxe alemaniarrak eta Atresmediaespainiarrak ekoitzitako lanean.

La Fille Inconnue

Jean-Pierre eta Luc Dardenne anaia belgikarren proposamena Cannesko zinemaldian estreinatu zuten iaz, eta atzerriko film onenaren saria eskuratzeko hautagaia izan da aurtengo Cesar sarietan.

Jenny sendagilearen ezinegona eta bilaketa izango ditu ardatz dramak. Izan ere, gau batez, kontsultategia itxi eta ordubetera, txirrina joko dute; ez du atea zabalduko, eta hurrengo egunean dokumenturik gabeko neska baten gorpua handik hurbil aurkitu dutela jakingo du. Segurtasun kamerek erakutsiko dute hildako emakumea izan zela aurreko gauean kontsultategira joandakoa. Une horretatik aurrera, errudun sentituko da, eta andrazkoa nor zen jakiteko ikerketa abiatuko du, Dardenne bikoaren kamera atzetik jarraika duela.

Logan

Lobezno superheroiari eskainitako hirugarren filma errodatu du James Mangoldek, bere bigarrena. Filma X-Men: Days of Future Past filmeko gertaeretatik urtebetera kokatuko da.

Loganek bere ahalmen bereziak alboratzea erabaki du, baina Nathaniel Essex buru duen antolakundeak gainerako mutanteak gizateriaren aurkako arma bezala erabili nahiko ditu, eta horren aurrean, Lobezno bilakatu beharko da berriro.

Wolfverine: Old Man Logankomikian oinarritutako filma da, eta Jackmanekin batera, Patrick Stewart, Boyd Holbrook, Dafne Keen, Stephen Merchant eta Doris Morgado aktoreek, besteak beste, hartu dute parte proiektuan.

Irakurtzen jarraitzeko, sartu Zinea atariko Estreinaldiak atalean!

Asteko zinema estreinaldiak
Estreinaldiak, Zaindari ikusezina, zinema
Zinea.eus

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude