Arte[faktua] 161: ‘Nola izan garen gauza’ Iban Zalduaren euskal gatazkaren “atzerabegirako” ia antologikoa

Arte[faktua] 161:  Iban Zaldua ‘Nola izan garen gauza’ – 

Iban Zaldua idazle donostiarra izango da aste honetan Arte[faktua] saioko gonbidatu nagusia, Nola izan garen gauza (Erein) izeneko ipuin-bildumaz solastatzeko. Egileak aurretiaz zenbait liburutan plazaratutako 60 ipuin bildu ditu, horietako gehienak Como si todo hubiera pasado (Galaxia Gutenberg) obran argitaratuak. Euskal gatazkaz eta terrorismoaz hausnartzeko asmoz; atzera begiratzeko ariketa izan dela esan du Zalduak. Honetaz guztiaz hitz egiteko, Gasteizko Europa biltzar jauregian elkartu dira egilea bera eta Yolanda Mendiola.

Mikel Ayerbe literatura-kritikaria eta EHUko Linguistika eta Euskal Ikasketetako irakaslea batuko da beste bien arteko elkarrizketara. Zalduak kritika literarioarekiko duen errespetuak bultzatuta, Ayerbek ipuin-bildumaren inguruan duen iritzia plazaratzeko aukera izango du, baita kritikak espazio mediatikoan izan beharko lukeen presentziaz hausnartzeko abagunea ere.

Carson McCullers izango dugu Letren bidaiak atalaren protagonista. Karmele Jaio idazleak egile iparramerikarra aukeratu du, McCullersek maitasunaren ezintasunaz idatzi eta gizartean bazterretan daudenei begiratzen zielako.

Josune Lopez irakurle donostiarraren eskutik iritsiko da aste honetako literatur gomendioa. Horretarako, bere eleberri duen La memoría del alma (Libros.com) aukeratuko du.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en.

Arte[faktua] 161: ‘Nola izan garen gauza’ Iban Zalduaren euskal gatazkaren “atzerabegirako” ia antologikoa

Arte[faktua] 161: ‘Nola izan garen gauza’ Iban Zalduaren euskal gatazkaren “atzerabegirako” ia antologikoa

Saio gehiago…

Arte[faktua] 150: Uxue Apaolazaren ‘Bihurguneko nasa’ ipuina arazo moraletan arakatzeko bide bezala

Arte[faktua] 138: Nerea Loiolak maitasun eta desiraren gaiak jarri ditu ‘Epizentroan’

Arte[faktua]160: ‘Nola gorde errautsa kolkoan’, Ni-aren eta memoriaren bidez egindako bidaia introspektiboa

Arte[faktua] literatur saioa ETBn