Arte[faktua] 150: Uxue Apaolazaren ‘Bihurguneko nasa’ ipuina arazo moraletan arakatzeko bide bezala

Arte[faktua] 150: Uxue Apaolaza – 

Uxue Apaolaza idazle hernaniarra izango da larunbat honetako ‘Artefaktua’ programako gonbidatu nagusia. Azkenekoz argitaratutako liburutik egun arteko hamarkadan zehar idatzitako bederatzi ipuinez osatutakoa da Susa argitaletxearen eskutik dakarren Bihurguneko Nasa narrazio-bilduma, Arabako Foru Aldundiaren ‘Ignacio Aldekoa’ bekaren lorpenari esker argitaratutakoa.  Apaolazak Madrilen lanean egindako denboraldian, metroan entzundako ohar bat izan du bere artefaktua biribiltzen duen izenbururako inspirazio-iturri. Yolanda Mendiola aurkezlearekin batera, Apaolazak liburuaren istorio, idazketa-prozesu eta halakoei buruzko nondik norakoak argituko ditu Hernaniko Atsegindegiko Plazan.

Ibon Egaña literatur kritikaria gonbidatu du saiora Apaolazak, nerabe zirenetik lagunak izateaz gain, Egaña liburuaren sortze prozesuan egileak aholkulari eta konfidentea izan duelako, beste pertsona batzuen artean, hain zuzen.

Letren bidaiak atalean oso egun berezia partekatuko dugu Iruñeko Frantzisko Deuna eskolako haurrekin. Patxi Zubizarreta idazlearekin berriketan ikusiko ditugu ‘Idazleak ikastetxeetan’ programaren saio batean.

Bestalde, Goenkalen aktorea izandako Esther Uria irakurle errenteriarrak Ricardo Alcántarak idatzi eta Alberto Asensiok ilustratuko Un niño muy raro (Editorial Juventud) liburua gomendatu digu.

Emankizunaren amaiera gisa, Euskal Idazleen Elkarteak egindako Zipriztinak bideo sortaren lehen alea emango dugu, Nora Arbelbide sortzaile baionarrari buruzkoa.

Hori guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:55ean, ETB1en

Arte[faktua] literatur saioa ETBn