Arte[faktua] 138: Nerea Loiolak maitasun eta desiraren gaiak jarri ditu ‘Epizentroan’

Arte[faktua] 138: Nerea Loiolak  ‘Epizentroan’ –

Nerea Loiola idazle debarrak Epizentroa izeneko helduentzako lehen liburua idatzi du. ‘Arte[faktua]’ Loiolarekin elkartu da Zarautzen han bizi delako, baina batez ere, bertako hondartzaren inguruan kokatu dituelako idazleak liburu honetako narrazioen leku geografikoa, begi-bistatik kendu gabe zenbaitetan epizentroaren erdigunea norberaren barne-pultsiotik sortu daitekeela, barne mugimendu sismiko txikienak ere sentimenduak goitik behera zabaldu ditzakeelako.

Uxue Alberdi Getarian bizi den idazlea da saioaren hondarrera hurbilduko den gonbidatua; ikasten eta ikusten erakutsi diola aitortu dio Loiolak liburuan Alberdiri. Horretaz hitz egiteaz gain, sormen-prozesuan parte hartzeak zer esan nahi duen azalduko dute, eta, izatekotan, nolako eragina duen norberaren ahots propioaren eraikuntzan.

Saioko atalei dagokienez, Endika Lahaine, rap kantari bizkaitarraren Apalategia ezagutuko dugu, eta besteak beste, rap baterako inspiratu dion liburu bati buruz arituko da gurekin.

Galtzagorri elkarteko kide den Intza Alkainek ‘Zer demontre dago aulkien azpian’ (Pamiela) liburuaren gomendioa eskainiko digu.

Mendaroko kaleetan barrena ibiliko da saioa bertakoen irakurketa ohiturak ezagutzeko asmotan.

Hori guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:55ean, ETB1en.

Arte[faktua] 138: Nerea Loiolak maitasun eta desiraren gaiak jarri ditu ‘Epizentroan’

Arte[faktua] 138: Nerea Loiolak maitasun eta desiraren gaiak jarri ditu ‘Epizentroan’

Arte[faktua] literatur saioa ETBn