Arte[faktua] 228: Lide Hernandoren ‘Izotz ura’, musika eta adiskidetasunari buruzko eleberria

Arte[faktua] 228: Lide Hernandoren ‘Izotz ura’ – 

Lide Hernando idazlea izango da aste honetako gonbidatu nagusia Arte[faktua] saioan. Pasai Donibanen elkartuko da Ilaski Serrano aurkezlearekin Izotz Ura (Susa), bere lehen eleberriaz hitz egiteko. Hernando musikaria da, Liher rock taldeko abeslaria, eta Bele proiektuko bakarlaria. Hasiera batean musika ulertzeko eta bizitzeko moduari buruzko liburua izango zena adiskidetasunari buruzkoa da nagusiki, betiere musika alde batera utzi gabe, inondik ere. Bi emakume dira eleberri honetako pertsonaia nagusiak Mara eta Saioa, txikitatik ezagutzen direnak, baina pixkana urruntzen joango direnak nagusi egin ahala. Batek herritik kanpora egingo du bere bizitza, eta bestea, ordea, herrian geratuko da. Nahiz eta oso aldenduta egon bata bestearengandik bizitzako gertaera batek aurrez aurre jarriko ditu.

Solasaldira, Sara Zozaya musikaria gonbidatu du Hernandok. Emakume musikaria delako, liburuaren gaiarengatik eta gustuko duelako haren lan artistikoa. Musikaz eta literaturaz arituko dira biak bietara.

Biblio[artea] atalean Dani Fano irudigile eta komikilariaren liburutegi pertsonala ezagutuko dugu, bertan zer motatako komikiak gordetzen dituen jakiteko asmoz, zeintzuk izan dituen ardatz eta nola egiten duen erakusteko.

Maider Barandiaran irakurleak Andoni Tolosa idazlearen Maleta bat igogailuan (Elkar) liburua aukeratu du.

Horretaz gain, Sakanako Maddi Rekak Koro Navarrok itzulitako Katua usategian (Agatha Cristie) liburua gomendatuko digu.

Hori guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, eguerdiko 12:50ean, ETB1en.

artefaktua

aurreko saioan…

Arte[faktua] 227: Xabier Mendigurenen ‘Oso latza izan da’, historia egin zuten argazkien istorioa

Arte[faktua] 228: Lide Hernandoren ‘Izotz ura’, musika eta adiskidetasunari buruzko eleberria

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude