Arte[faktua] 227: Xabier Mendigurenen ‘Oso latza izan da’, historia egin zuten argazkien istorioa

Arte[faktua] 227: Xabier Mendigurenen ‘Oso latza izan da’ –

Xabier Mendiguren izango da ‘Artefaktua’ saioko aste honetako gonbidatu nagusia. Oso latza izan da (Elkar) izeneko liburua da bere azken lana. 80ko hamarkadara eramango gaitu Xabier Mendigurenek lan honetan, eta bertan Joxe Arregi ETAko militanteak jasandako martirioaren arrastoak munduari erakutsi zizkioten argazkiak nola atera ziren, eta nortzuk egin zituzten kontatuko digu. Ilaski Serranorekin batuko da Zizurkilgo hilerrian Mendiguren, Arregiri fotografiak atera zizkioten tokitik oso gertu.

Elixabete Garmendia kazetaria gonbidatu du solasaldira Mendigurenek, adiskide duelako eta estimu handian haren lana eta profesionaltasuna. Gainera, gertakari ikaragarri haien lekuko izan zen eta dokumentazio iturri Mendigurenek idatzi duen liburu honetan.

Zizurkiletik Legorretara egingo du salto saioak Maixabel Lasak etxeko Apalategia’ dituen zenbait liburuen berri eman diezagun.

Elizondotik dator aste honetako irakurlearen gomendioa, bertakoa baita Malen Altzuart eta aukeratu duen liburua, berriz, Izaskun Igoa poetaren Hotza bazkatzen (Balea Zuria).

Booktubeari dagokionez, aste honetakoa Sakanako Ane Beltran de Heredia gazteak egina da, eta horretarako aukeratu duen liburua, Miren Gorrotxategi idazlearen 33 ezkil (Elkar).

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:55ean, ETB1en.

artefaktua

aurreko saioan…

Arte[faktua] 226: ‘Artxipelagoa’ soinu fikzio izatetik komiki bihurtu den Etxeberria anaien moldaketa literarioa

Arte[faktua] 227: Xabier Mendigurenen ‘Oso latza izan da’, historia egin zuten argazkien istorioa

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude