Arte[faktua] 208: ‘Fast Fatum’, Libe Goitia Artetxe idazlearen lehen poesia bilduma

Arte[faktua] 208: ‘Fast Fatum’, Libe Goitia Artetxe –  

Libe Goitia Artetxe galdakoztar poeta gaztea elkarrizketatuko du Ilaski Serranok larunbat honetan. Biak ala biak Galdakaoko Elexalde auzoan batuko dira Goitiaren Fast Fatum poesia liburuaz berbetan aritzeko. Bertako Institutuko ikaslea izan da Goitia eta horretaz gain, badu lotura sentimentala inguruarekin. 2019an Urruzunoztarrak Gehituz literatura lehiaketa irabazteak bultzada eman zion idazteko, eta hala 2023an kaleratu du aipatu ‘Fast Fatum’ olerki bilduma Susa argitaletxearen eskutik. Goitia Artetxek forma eta luzera desberdinetako 45 poema bildu ditu bere lehen lan honetan, azpitituluak dioen bezala, sei kapitulutan abestutako poema osatu arte.

Laguna duen Irati Bediaga, galdakoztarra bera ere, batuko zaie elkarrizketaren hondarrean. Bediaga haur eta gazteei zuzendutako bi libururen egilea izateaz gain, ipuin kontalaria ere bada. Egun, Eguzkibegi ikastolan egiten du lan, antzerki irakasle.

Artegileak atalean Pruden Gartzia, UEUko kide, Euskaltzaindiaren Azkue Liburutegiko eta Artxiboko zuzendari eta idazlearengana hurbilduko gara.

Aste honetako liburu gomendioa Juanjo Ugarte oñatiarraren eskutik etorriko da. Reinhartdt Kleisten ‘Nick Cave: Mercy on Me’ komikia izango da bere aukeraketa.

Sakanako Mankomunitateko Ekaitz Berdudek egina izango da aste honetako booktubea.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:45ean, ETB1en

artefaktua

aurreko saioan…

Arte[faktua] 207: ‘Argialdiak’ Miriam Luki idazlearen lehen narrazio bilduma

Arte[faktua] 208: ‘Fast Fatum’, Libe Goitia Artetxe idazlearen lehen poesia bilduma

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude