Arte[faktua] 170: Beñat Erezumaren ‘Artiadi’ adimen artifizialarekin osatutako 40 olerki-bilduma

Arte[faktua] 170: Beñat Erezumaren ‘Artiadi’ adimen artifizialarekin osatutako 40 olerki-bilduma – 

Beñat Erezuma artefaktugilea izango da aste honetako elkarrizketatu nagusia. Teknologia irakaslea ogibidez, Artiadi (Amazon) GPT-3 adimen artifizialarekin olerki-bilduma argitaratu du. Erezumak makinari parametro batzuenpean olerki bat egiteko eskatu, eta liburua osatzen duten 40 olerkiak izan dira itaun horietatik eratorri diren poemak. Askotariko tematikak lantzen dituen artefaktu honek, euskara teknologia berrien iraultzara gerturatzeko asmoa du. Honetaz guztiaz solastatzeko, Ajangizeko elizaren arkupean elkartu da aurkezlea egilearekin.

Erezumak elkarrizketaren hondarrera aspaldiko laguna duen Mikel Arroita irakaslea gonbidatuko du. Biak ala biak ingeniaritza ikasketak dituztenez, Arroitak gertutik ezagutzen du Erezumaren artefaktua.

Bestalde, Mikel Lasa poetarekin elkartuko gara Getariako portuan, arte egilea bera gertutik ezagutzeko asmoz.

Arte zaleak atalean, Ziburuko karriketara gerturatuko gara. Bertakoen literatur ohitura eta gustuak jakitearren, galdera sorta bat egingo diegu ziburutarrei: “Zein da zure egile kuttunena?”.

Igor Artzuaga irakurle laudioarraren eskutik iritsiko da aste honetako literatur gomendioa.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en

Arte[faktua] 170: Beñat Erezumaren 'Artiadi' adimen artifizialarekin osatutako 40 olerki-bilduma

saio gehiago…

Arte[faktua] 169: ‘Esaten ez den guztian’, alegiazko Altsuondoko pertsonaiak eta bideak gurutzatzen diren eremua

Arte[faktua] 168: Kepa Iribarrek letren lurraldera egin du jauzi ’72 ordu’ polizia-eleberriaren bidez

Arte[faktua] literatur saioa ETBn