Arte[faktua] 168: Kepa Iribarrek letren lurraldera egin du jauzi ’72 ordu’ polizia-eleberriaren bidez

Arte[faktua] 168: Kepa Iribar ’72 ordu’ polizia eleberria – 

Kepa Iribar idazle eta kazetari getariarra izango da aste honetako gonbidatu nagusia. Urte luzez Euskadi Irratiko mikrofonoaren beste aldean, kirolen inguruan solastatu ondoren, Iribar idazle bezala estreinatu da 72 ordu (Erein) nobela beltzarekin. Getariako “Lehorreratze” jaia du abiapuntu istorioak; Elkanoren munduari biraren bosgarren mendeurrenaren atarian udaletxeak jasoko duen erailketa mehatxu baten larritasunean. Honetaz guztiaz hitz egiteko, Getariako Kaian elkartuko da saioa idazlearekin.

Beñat Gereka argazkilari getariarra gonbidatu du saiora Iribarrek. Gereka egilearen eleberria biribiltzen duen imajinaren egilea da. Bestalde, herrikideak izanik, aspaldiko harremana partekatzen dute.

Arte saltzaileak atalean, Gernikako Obaba liburu-dendara hurbilduko gara bertako langilea den Karlosekin lekuaren sorreraz eta bitxikeriaz solastatzeko.

Ion Sagredo  irakurle iruindarraren eskutik iritsiko da aste honetako literatur gomendioa, eta Izaro Diez eta Maddi Rece Altsasuko Sakanako ikasleek eginiko “booktubea” erakutsiko dugu.

Guztia, saioa osatzen duten gainerako atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en.

Arte[faktua] 168: Kepa Iribarrek letren lurraldera egin du jauzi ’72 ordu’ polizia-eleberriaren bidez

+aurreko saioetan…

Arte[faktua] 167: Txani Rodriguezen ‘Los últimos románticos’ iluntasunetik argitasunerako bidaia planteatzen duen eleberria

Arte[faktua] 166: Edorta Jimenezen ‘Nikole bijotzekua’, Sabino Arana eta Nikolasa Atxikallenderen arteko maitasunaren erakuslea

Arte[faktua] 165: Arantxa Urretabizkaia idazlearen ‘Azken etxea’ nobelarekin ‘Arte[faktua]’ren 6. edizioa bueltan da

Arte[faktua] 168: Kepa Iribarrek letren lurraldera egin du jauzi ’72 ordu’ polizia-eleberriaren bidez

Arte[faktua] literatur saioa ETBn