Arte[faktua] 169: ‘Esaten ez den guztian’, alegiazko Altsuondoko pertsonaiak eta bideak gurutzatzen diren eremua

Arte[faktua] 169: Izaskun Etxeberria ‘Esaten ez den guztian’ –

Izaskun Etxeberria idazle altsasuarra izango da aste honetako gonbidatu nagusia. Pamiela argitaletxearekin argitaratutako Esaten ez den guztian narrazio-bilduman, Etxeberriak, 100 urteko tartean, Altsasu eta inguruko herrien uztarketatik sortutako Altsuondo herrian jazotakoak batu ditu. Isiltasunak azpian ezkutuan duenarekin eta errealitate zein fikzioarekin jolastuz, egileak XX. mendeko gertaerak azalera ekarri ditu protagonista xumeekin.  Horretaz guztiaz hitz egiteko, Altsasuko tren geltokian elkartuko da saioa idazlearekin.

Tere Irastortza poeta, idazlea eta Bergarako Idazle Eskolako zuzendaria gonbidatu du saiora Etxeberriak. Irastortzak, adiskide izanagatik ere, haren lanaren gertuko ezaguera du eta bere begiradatik azalduko dizkigu Esaten ez den guztian obraren zenbait alderdi.

Bestalde, Amaia Zufia Iruñako ‘Silvia Fernández Viguera Emakumeen Dokumentazio Gunea’ren koordinatzearenera joko dugu, Apalategian gordetzen dituen liburuak ezagutzeko asmoz.

Oriane Ayestaran irakurlearen eskutik iritsiko da aste honetako literatur gomendioa.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:55ean, ETB1en

Izaskun Etxeberria - Arte[faktua] 169: ‘Esaten ez den guztian’, alegiazko Altsuondoko pertsonaiak eta bideak gurutzatzen diren eremua

+ saio gehiago….

Arte[faktua] 168: Kepa Iribarrek letren lurraldera egin du jauzi ’72 ordu’ polizia-eleberriaren bidez

Arte[faktua] 167: Txani Rodriguezen ‘Los últimos románticos’ iluntasunetik argitasunerako bidaia planteatzen duen eleberria

Arte[faktua] literatur saioa ETBn