Arte[faktua] 167: Txani Rodriguezen ‘Los últimos románticos’ iluntasunetik argitasunerako bidaia planteatzen duen eleberria

Arte[faktua] 167: Txani Rodriguezen ‘Los últimos románticos’ eleberria – 

Txani Rodriguez idazle eta kazetaria izango da larunbat honetako gonbidatu nagusia. Los últimos románticos (Seix Barral) eleberria idatzi du Rodriguezek, eta baita 2021eko Euskadi Literatur saria jaso ere gaztelaniako narratiba modalitatean. Nobelak paper fabrika batean lan egiten duen Iruneren istorioa kontatzen du; iraganean iltzatuta geratu den emakumearena. Protagonistaren bakardadearekin elkarlotuz, idazleak lan-munduko gorabehera, paisaien politizazio eta halakoaz hausnartu du. Honetaz guztiaz solasteko, Laudioko elizaren arkupean elkartuko da saioa idazlearekin.

Bestalde, Ixabel Millet idazle eta kontalariarekin Hendaian elkartuko gara, artegile hau gertuagotik ezagutzeko, baita kontalarien munduaren inguruan esatekoak dituenak entzuteko ere.

Aste honetako literatur gomendioa Miren Echeverria irakurle baionarraren eskutik ailegatuko da. Horretarako, Victor Hugo idazlearen Claude Gueux (Gallimard) eleberria aukeratuko du.

Denboraldi honetan, Arte[zaleak] pasartea bueltan denez, Euskal Herriko txokoetara joko dugu euskaldunen irakurketa ohitura, gustu eta halakoei buruz galdetzeko. Lehen atal honetan Hendaiako karriketan izango gara.

Guztia, saioa osatzen duten gainerako atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:55ean, ETB1en.

Arte[faktua] 167: Txani Rodriguezen ‘Los últimos románticos’ iluntasunetik argitasunerako bidaia planteatzen duen eleberria

Arte[faktua] 167: Txani Rodriguezen ‘Los últimos románticos’ iluntasunetik argitasunerako bidaia 

+ aurreko saioetan…

Arte[faktua] 166: Edorta Jimenezen ‘Nikole bijotzekua’, Sabino Arana eta Nikolasa Atxikallenderen arteko maitasunaren erakuslea

Arte[faktua] 165: Arantxa Urretabizkaia idazlearen ‘Azken etxea’ nobelarekin ‘Arte[faktua]’ren 6. edizioa bueltan da

Arte[faktua] 164: Hitz egitea arriskutsua den neurri berean arriskatu da Eider Rodriguez idazlea eleberri hau eraikitzean

artefaktua

Arte[faktua] literatur saioa ETBn