[Simone Weil] Erroztamendua XXXIX

[Simone Weil] Erroztamendua XXXIX –

Erroztamendua (XXXIX bidalketa)

[Simone Weil] Erroztamendua  XXXIXIkerketa zientifikoan, inteligentziaren eragiketak materia gaineko halabehar soberanoa  agerrarazten du pentsamenduari materiagabeko eta indargabeko erlazio sarea bezala. Halabeharra  perfektuki kontzebitua dago  erlazioak perfektuki materiagabekoak agertzen diren unean. Erlazio horiek gogoan present ditugu arreta altu eta aratz baten medioz zeina indarrari ez menperaturiko arimaren puntu batetik abiatzen baita. Giza ariman indarrari menperatua dena da beharren eraginpean dagoena. Behar guziak ahantzi behar ditugu erlazioak kontzebitzeko haien araztasun materiagabean. Hori lortzen badugu, ohartzen gara indarren jokoaz zeinaren medioz asebetetzea onartua edo ukatua zaien beharrei.

Halabeharrak ditu behere honetako indarrak soberanoki determinatzen. Halabeharra osatua da gogoetak diren erlazioz; horren ondorioz gogoetak du soberanoki menperatzen behere honetan soberanoa den indarra. Gizona kreatura pentsalaria da; indarrari agintzen dionaren aldekoa da. Ez eiki da naturaren jaun eta nausi, eta Hitlerrek arrazoi zuen erraitea gizona erratzen zela hori pentsatuz; baina nausiaren semea da; etxeko semea. Zientzia horren froga da. Etxe aberats batean etxeko semea zerbitzariei menperatua da gauza anitzetan; baina bere aitaren belaunen gainean jarria denean eta hariekin amodioz identifikatzen denean, autoritatean parte hartzen du.

Gizonak bere arima gogoeta propioez eta pertsonalez betea egon dadin onartzen dueno, bere beharren hertsadurari eta indarraren joko mekanikoari erabat menperatua dago bere gogoeten une intimoeraino. Pentsatzen badu bestela dela, makur dago. Baina dena aldatzen da noiz eta egiazko arreta bati esker, bere arima husten duelarik zuhurtzia betierekoaren gogoetak sartzen uzteko. Orduan, bere baitan eremaiten ditu indarrari agintzen dioten gogoetak haiek berak.

Greziarrentzat erlazioaren izaera, eta bera kontzebitzeko beharrezkoa den arreta, halabeharra zinez Jainkoari buruzko obedientzia zelako froga ziren. Beste bat zeukaten. Erlazio beretan markaturiko sinboloak ziren, kuadro batean margolariaren izenpetura idatzia den bezala.

Sinbolikotasun greziarrak esplikatzen du Pitagorrek, pozez sakrifizio bat eskaini zuela,  hiruki rektangularra zirkulu erdian inskriptua zela aurkitu zuelarik.

Greziarrentzat Jainkoaren irudia zen. Zeren beregainean biratzen den zirkulua da mugimendua zeinean deus ez baita aldatzen eta zeina bere gainean perfektuki hetsia baita. Mugimendu zirkularraren ikurak haien baitan adierazten zuen dogma kristau batean adierazia den egia bera. Egia hori da egintza betierekoaren kontzepzioa zeinetik datorren Trinitateko Pertsonen arteko erlazioa.

Greziarrentzat ertain proportzionala Jainkoa eta bere kreaturen arteko jainkozko mediazioaren irudia zen. Pitagorriziarren lan matematikoak ertain proportzionalen bilaketei zegozkien. Hurrenkera geometriko beraren parte ez diren nonbreen arteko ertain proportzionalak, adibidez unitatearen eta nonbre ez kuaratu baten artean. Hiruki rektangularrak eman die soluzioa. Hiruki rektangularra da ertain proportzional guzien biltegia. Baina zirkuluaren erdian inskriptua deneko, zirkuluak tokia hartzen dio funtzio horretan. Horrela zirkulua jainkoaren irudi geometrikoa da Jainkoaren mediazioaren irudi geometrikoaren iturria. Eta enkontru hain miresgarriak sakrifizio bat merezi zuen.

Horrela geometria da hizkuntza bikoitz bat, zeinak materian aritzen diren indarrei buruz informazioak emaiten baitigu, eta zeinak Jainkoa eta kreaturen arteko naturaz gaindiko erlazioez hitz egiten baitigu. Geometria, zenbakitan ezarritako hizkiak bezala da orobat koherenteak diruditenak deskodetu aurretik eta geroztik.

Ikurraren griña erabat desagertu da gure zientziatik; Alta, esfortzu tipia nahikoa litzateke ikurrak zirkulua eta mediazioa bezain argiak, ederrak eta esangura izpiritualez bezain beteak erraz irakurtzeko matematika modernoaren parte batzuetan, multxoen teorian bezala, edo kalkulu integralean.

[Simone Weil] Erroztamendua XXXIX

Uztariztarra, Uztaritze-Olaberriako kooperatibista jubilatua