Arte[faktua] 104: Arantza Atutxa Gerediaga elkarteko kudeatzailea, larunbat honetako ‘Artefaktua’n

Arte[faktua] 104: Arantza Atutxa Gerediaga –

Hizkuntza, kultura, identitatea… Zenbakiez haratago, handia da Durangoko Azokaren balio immateriala, ukiezina. Eta inoiz baino ukiezinagoa da aurtengoa, egoera berezia medio. Horregatik, ahal den neurrian, idazle eta irakurlearen arteko hartu-eman hori mantentzen saiatuko gara gaurkoan. Aste honetan, Artefaktua Durangoko Azokaren bat!

Berezia izango da larunbat honetako ‘Artefaktua’, lau izango baitira saioan parte hartuko duten idazleak: Jon Alonso, Aitziber Etxeberria, Peru Magdalena eta Yurre Ugarte. Azokarako liburu bana atera dute, beraz, hauetaz arituko da Yolanda Mendiola beraiekin.

Hauek dira hizpide izango ditugun liburuak: Jon Alonsoren ‘Naparra. Kasu irekia’ (Elkar), Aitziber Etxeberriaren ‘Olivetti’ (Erein), Peru Magdalenaren ‘Tantaka’ (Balea Zuria) eta Yurre Ugarteren ‘Lilurabera’ (Alberdania).

Arantza Atutxa Gerediaga elkarteko kudeatzailearekin emango diogu hasiera atalari, aurtengo Azokaren berri izateko asmoz: egoera dela eta, 2020koa nolakoa izango den, zein berezitasun izango dituen, antolatutako ekitaldiak…

Gainera, asteroko beste gainontzeko atalek lagunduko diete aipatutako guztiari. Esaterako, Arte saltzaileak izenekoan, Zarauzko Garoa liburu dendan izango gara bertako Imanol Agirrerekin: “Nola sortu zen proiektua? Zer maite du gehien bere lanbidetik? Eta gutxian?…”

Bestalde, Iñigo Etxezarretak, En Tol Sarmientoko abeslariak, bere liburu maiteen berri emango digu Apalategia tartean.

Horretaz gain, Armentia Ikastolako Lier Izagirrek eta Danel Perez de Arandak, Cesar Mallorquiren ‘Luna Jaunaren azken lana’ liburua gomendatuko digute.

Hau guztia, saioa osatzen duten Galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu denden gomendioekin batera, larunbatean, eguerdiko 12:40 inguruan, ETB1en.

Arte[faktua] 104: Arantza Atutxa Gerediaga elkarteko kudeatzailea, larunbat honetako 'Artefaktua'n
Ikusi saioaren aurrerapena hemen
Arte[faktua] 104: Arantza Atutxa Gerediaga elkarteko kudeatzailea, larunbat honetako ‘Artefaktua’n

Arte[faktua] literatur saioa ETBn