[Kafe Aleak] Alberto Garbaiok Galaxie 500

[Kafe Aleak] Alberto Garbaiok Galaxie 500 –

[Kafe Aleak] Alberto Garbaiok Galaxie 500.

Galaxie 500

This is Our Music(Rough Trade, 1990)

.

Musikaren ordua da

.

1991. urteko negua da, asteko eguna. Sestaoko Txokoa izeneko tabernan nabil lanean. Gaua da eta taberna ixtea tokatu zait. Eskobatzen dudan bitartean binilo baten kantua entzuten ari naiz.

“Why’s everybody look so nasty? What do I want with all these things?” (Zergatik da jende guztia hain desatsegina? Zer nahi dut honekin guztiarekin?) Inoiz gogoratu al dituzu bizitzan oso gustuko izan dituzun diskoen kantuak?

Gezurra badirudi ere, norberarentzat garai batean erreferente izan ziren kantuak eta musika taldeak, urteek aurrera egin ahala konturatu izan gara ez zirela guk pentsatzen genuen bezain ederrak. Askotan, lotsatu gara garai batean entzundako doinuaz edo udako edozein herriko jaietan kantatutakoaz. Ni neu bai, behintzat!

Bestelako diskoekin, ordea, kontrakoa gertatzen da. Urteak joan eta urteak etorri, bizirik diraute. Berriro entzuten ditugunean, garai batean ematen ziguten plazera sorrarazten digute behin eta berriro. Harro sentitzen gara duela hainbeste denbora deskubritu izanaz.

[Kafe Aleak] Alberto Garbaiok Galaxie 500Gorago aipatu dudan horrelako egoera batean konturatuko nintzen, ziur aski, Galaxie 500 taldeak egiten zituen kantuak bereziak zirela. Denbora pasa ondoren, taldearen zale bihurtu nintzen eta garaiko walkman horietako batean kasetetan grabatutako disko gehienak entzuten hasi nintzen. Batzuetan ohean, gaueko epeltasunean erdi lo nengoela. Gogorapen gozoak ditut, gaztea nintzen, garai politak ziren, enamoratuta nenbilen eta bizipen horien guztien soinu banda Galaxie 500 taldearen kantuek irudikatzen zuten askotan. Duela 15 urte-edo, diskografia osoaren CD kutxa erosteko aukera izan nuen eta gaur egun oraindik plazer handiz entzuten dut.

60ko hamarkadaren erdian Galaxie 500 konpetentzia handiko autoa bilakatu zen, auto horietako gama oso bat Ingalaterrara eraman zuten, eta historian izandako berlinetta lasterketa hunkigarrienetariko bat aurkeztu zuten.

Horrelako zerbait gertatu zen Galaxie 500 taldearekin. Hirukote hau, Dean Wareham gitarra-jolea (Mercury Rev eta Luna taldeetako kidea ere), Naomi Yang (baxua) eta Damon Krukowski (bateria), apartekoa izan zen. Desagertu arte (1986-1991), hiru disko zoragarri kaleratu zituzten. “Today” (1988), “On Fire” (1989) eta “This Is Our Music” (1990). Oro har, slowcore, dream pop deritzan musika motarekin lotu bazituzten ere, psychodelic rock musika estilo barruan katalogatu zituzten. Musikaren erreferente bat izan ziren garai horretako ni bezalako gazte askorentzat.

Zein erraza den gaur egun Interneti esker edozein talderen inguruan nahi beste informazio biltzea, ezta? Egia esan, Javier Luky espainolaren garaian meritu handiagoa zeukan talde eta tendentzien inguruko informazioa lortzeak eta zabaltzeak. Agian horregatik garai horretan gaur egun baino musika hobea entzuten zen. Harrigarria da egun dauden baliabideekin taberna eta pub gehienetan entzuten den zaborra.

Komeriak egin behar izaten genituen tabernetan pintxatzea atsegin genuenok. Esan bezala, gaur egun askoz errazagoa izanda, DJ/tabernarien Euskal Labela ez da apenas ikusten.

Oraingoan, egin behar izan dudan idazki honi esker, Galaxie 500 taldearen inguruan inoiz irakurri ez ditudan gorabeherak ezagutzeko aukera izan dut.

Hala ere, lerro hauetan ezin izango ditut guztiak adierazi, jakina. Modu berean, galdera ugari etorri zaizkit burura. Zeintzuk aukera ditzaket, modu dibertigarri batez lerro hauetan idatzi ahal izateko? Bakarrik al gaude galaxia honetan? Nire anaia batek ume koxkorrak ginela mimo handiz gordetzen zituen 500 pezetako billeteek zerikusirik izango zuten Galaxie 500 taldea nire gustukoa zela erabaki nuenean?

Irakurri dudanaren arabera, talde honetako partaideak New Yorken ezagutu zuten elkar. Deam Wareham taldeko gitarrista izango zenak, 500 dolar zor zizkion oraindik bere taldekoa ez zen Naomi Yangi. Zorra kitatzeko hainbeste denbora eman zuenez, ordaintzera joan zenean, ea beste galaxia batetik zetorren galdetu zion Deami. Pasadizo horretatik hartu omen zuten taldearen izena.

Ez didazu sinistu, ezta? Ondo egin duzu. Badirudi taldearen izena parranda baten ostetik datorrela. Antza, parranda horretan. Deamen autoa hondatu zuten. Garai horretako Ford Galaxie 500 izenekoa. Beraiek egiten zuten musika estiloak aukera eman zion talde askori garai horretan indie zeritzan rock independente estilo hori kopiatzeko.

Euskal Herrian garai horretan, aipatutako indie musika estiloa gutxik entzuten genuen eta Bizkaiko Ezkerraldean askoz ere gutxiagok. Galaxie 500 taldea deskubritzea apartekoa izan zen niretzat. Esan bezala, tabernari egiten nuen lan garai horretan, eta askotan pintxatzen nuen oraingoan aukeratu dudan diskoa, “This Is Our Music”. Sarritan entzuteko eta gozatzeko aukera izan nuen, baita aurrerantzean nire musika estiloaren gustua definitzeko ere.

“I went in back and took a Coke” (Atzera bueltatu nintzen eta Koka-kola bat hartu nuen)
“I stood in line and ate my Twinki” (Ilaran jarri nintzen eta nire gozokia jan nuen).

.

Alberto Garbaio (Sestao, 1969) musikazalea

.

.

“Kafe aleak” liburuaz, Leire Lopez Ziluagak eta Ibon Rodriguez Garciak, argitalpenaren arduradunek
Alberto Garbaiok Alberto Garbaiok Alberto Garbaiok Alberto Garbaiok Alberto Garbaiok Alberto Garbaiok