25 azatz euskarazko kulturgintzaren soloan

KontsumoTaldeaOrtua-2_display

Orain dela urtebete hasi nintzen Garaigoikoa blogean hilean birritan (gutxi gorabehera) azatzak batzen. Eta zer dira azatzak ba? Hiztegian begiratuta, azatzak dira haziak non bota diren gogoratzeko jartzen diren seinaletxoak. Gure kasuan euskarazko kulturgintzaren lagin txiki bat izan gura dute.

Urtebetean batu ditudan 25 azatz hauek euskarari zentralitatea ematen duten euskarazko kultur jarduerak dira. Eta zergatik zentralitatea eman euskarari? Ba, txosten honen arabera, euskararen garapenerako gakoak izan diren kultur jarduerak euskarari erdigunea eman diotenak izan direlako. Eta bide horretan neure harritxoa jarri gura nuelako.

Datorren urtean ere, jarraitu gura dut azatzak batzen, ea posible den beste 25 batzea eta 2013rako 50 azatz batuta izan.

Orain arteko azatzak:

-Azatzak 1: 111 akademia

-Azatzak 2: Eztena fanzinea

-Azatzak 3: Korrika kulturala

Azatzak 4: Armiarma.com

-Azatzak 5: Azpitituluak.com

Azatzak 6: Iparra-hegoa

Azatzak 7: Laburbira

Azatzak 8: ekaitzaldia badok

Azatzak 9: irakurri, gozatu eta oparitu

-Azatzak 10: eskola txikiak

Azatzak 11: literaturia

-Azatzak 12: Euskal Herria Zuzenean

Azatzak 13: Euskal kulturgintzaren transmisioa

Azatzak 14: Kukutza gaztetxea

Azatzak 15: EHAZE

Azatzak 16: Xamarrenak

Azatzak 17: Auspoa

Azatzak 18: Herri musikaren txokoa

Azatzak 19: Arratsaldekoa eta arratsean

Azatzak 20: Hitzen uberan

Azatzak 21: Irrien lagunak

Azatzak 22: Bertsolari

Azatzak 23: Luma aldizkaria

Azatzak 24: Gartxot

Azatzak 25: Lekeitioko zinema eta bideo bilera

euskara, garaigoikoa, kulturgintza

Zer duzu buruan “25 azatz euskarazko kulturgintzaren soloan”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude