2021eko HATSAREN POESIA liburuaren aurkezpenaren kronika

HATSAREN POESIA –

Gure ahotsean idatzita

den pentsamendua,

zeru denetatik datorren

haize epel hori,

arimaz betea,

gure hatsa da…

(Leire Zabala-Telleria)

 HATSAREN POESIA

Iragan ekainaren 13an, Hatsaren Poesiaren egunean, kasik urte luze baten buruan, gure lagun olerkariak berriz aurkitzeak hatsegin handi bat eman digu. Pantaila hertsien birtualitatearen bestaldean jakin dugu zinezko pertsonak, oso-osorik haragiz-hezurrez-bihozkadaz beterik, oraino existitzen direla, eta eskerrona bertaratu ziren guztiei: Franck Achard, Unai Agirre, Eneko Apaolaza, Marisa Arruabarrena Elizalde, Matxalen Bezos, Nicole Etxart, Maialen Etxegoin, Luzien Etxezaharreta, Idoia Genua, Mabel Gomez Quisberth, Itziar Gomez Sarasola, Andoni Iturrioz, Marie Christine Iturrioz, Josu Jimenez Maia, Peio Jorajuria, Antton Kazabon, Estibalitz Legarreta, Ainara Maia Urroz,Arantza Martinez Etxarri, Mixel Mendiboure, Sabin Oregi Zarautz, Geva Sanchez, Marikita Tambourin, Eric Traonmilin, Karmele Urbieta Canales, Leire Zabala Telleria eta Josu bere laguna, Josemari Zendoia, Angéle Zamora, Auxtin Zamora, Beronika Zamora.

Pandemia bai, edo pandemia ez, Covid-ak ez die olerkariei, noski, min handirik egin; alderantziz, iduri du libertate naturalaren bideak hobeki agertarazi dizkigutela, ohartuz, 113 idazleen izenak aurkitzen direla aurten argitaratu dugun 23garren liburuan, eta horietan 16 olerkari berri.

Etortzea ezinezkoa zutenengan pentsatu dugu, jakinez arras ongi, gurekin izatea gustokoa izanen zitzaiela, eta, izpirituz, beraiekin, gure urteko eguna, amets batean bezala, iragan dugu.

Goizetik, kemenarekin, eguzkiak erakutsi zigun berak ere bestan parte hartu nahi zuela, eta behartu gintuen Larraldeko intxaurrondoaren azpian liburuaren aurkezpena egitera. Ainara Maia Urrozek, lan hori, artoski eta maisuki eraman zuen, eta, Mabel Garcia Quisberth Boliviako etorkin euskaldun berriak berak idatzitako sar-hitz hunkigarri bat irakurri zigun. Gero, zorteari galdegin genion datorren urtean nork idatziko ote zuen olerki bilduma berriaren sarrera. Erantzuna jarraian eman zigun zorionez: Joseba Aurkenerena izanen zela sar-hitzaren idazle. Animo, beraz Joseba!

Gero, Antton Kazabon, Marisa Arruabarrena Elizalde eta Sabin Oregi Zarautzek eskaini liburu batzuk zozketatuak izan ziren, bai eta “Hatsaren Poesia” ren sail osoa ere, 23 liburuekin. Hau, Unai Agirrek irabazi zuen.

Arratsaldean Larraldeko lorioan norberak ekarri janari-edariekin, aperitifa eta bazkaria itzelak izan ziren, bereziki pastel mota ugariren banaketa batekin.

Eta, gero, 16:00etan egin zen olerki irakurketa bat begiak bustitzerainoko hunkidura giro batean, eta hori, zuei esker: Eneko Apaolaza, Marisa Arruabarrena Elizalde, Matxalen Bezos, Nicole Etxart, Maialen Etxegoin, Luzien Etxezaharreta, Idoia Genua, Josu Jimenez Maia, Antton Kazabon zure kantu xuabearekin, Ainara Maia Urroz, Arantza Martinez Etxarri, Sabin Oregi Zarautz, Eric Traonmilin, Leire Zabala Telleria, Auxtin Zamora, eta Josemari Zendoia.

Azkenean, irakurraldia bururatu zen guzien entzumena eta bihotza sakoneraino hunkitu diguten Leire Zabala Telleriaren 3 abestiekin. (Testuetan, bat, Eric Traonmilin Bretainiako euskaldun berriak idatzia). Zuzenean ikusi genuen Leire, hain maite duen Josu Bilbaori bere amodioa amultsuki kantatzen, bai eta ere ‘Gure hatsa’rii ereserki poetiko bat eskaintzen ere. Publikoak hainbertze maitatu zuen abesti sortu berri hori, non eta nahi izan zuen, jarraian eta bertan, hau, Leirerekin ikasi. Erran zen ere datorren urtean, Hatsaren Poesia egunean abesti hori denen artean kantatuko genuela.

Egun osoan, Larraldeako goiko solairuko gela handian “Su-hatsa” erakusketa ikusi ahal izan zen. Honek, arrakasta nabarmen bat ukan zuen, eta pentsatzen da beste Euskal herriko toki batean oraino honen ikusteko parada bat ukanen dela.

Denentzat,

Auxtin Zamora

olerkarieneguna.blogspot.com/

www.facebook.com/hatsa.poesia

www.youtube.com/watch?v=iP3wizU

HATSAREN POESIA HATSAREN POESIA

Ainara Maia Urrotz (Irun, Gipuzkoa, 1976ko ekainaren 6a) euskal idazle eta itzultzailea da. Euskal filologian lizentziaduna da 2002tik. Horrez gain, Euskal Herriko Unibertsitatearen Hizkuntza, Informazioa eta Komunikazioa ikasketetan masterduna da 2004tik, eta badu idazkuntzari lotutako graduondoko bat (UNED). 2008tik 2014ra Brnoko Masaryk Unibertsitatean aritu zen euskara irakurle lanetan. Harrezkero, trebakuntza, irakasle eta euskara teknikari lana txandakatu ditu. 2015ean Irungo Udal Euskaltegian ordezko euskara-irakasle; 2016an euskara-irakasle Nafarroako Hezkuntza Sarean (DBH). 2016tik 2018ra bitartean euskara teknikari Osakidetzako Debabarrena ESIn, Mendaroko ospitalean. 2019an euskara-irakasle EAEko Hezkuntza sarean. 2020tik eta gaur egun, euskalduntze-teknikari HABEn, Donostian.