En el café de la juventud perdida

 pn705-1.jpgPatrick Modiano. En el café de la juventud perdida. Anagrama.

UN PEDIGRÍ irakurri nionetik, badakit ezin dudala izan Patrick Modianoren lagun mina. Ezin dugula biok izan koadrilla berekoak: hotzegia, serioegia, zorrotzegia… da bera niretzat. Eta ezagutuko banindu, friboloegia nintzateke ni haren gustoetarako. Zorionez, ez da halakorik bilatzen liburu baten irakuketarekin eta zinez diot, urruntasun horretan, liluratu egiten nauela Modianok. Iruditzen zait morroi obsesionatu bat dela, bere iraganaren esplikazioan harrapatua —erran nahi baita, bere buruari eta bere buruarentzat bakarrik eginiko esplikazioan—, eta hala ere, beste inorentzat balio behar ez lukeen fikzioak, irakurlea harrapatu egiten duela. Ni bai behintzat.

60 hamarkadara garamatza liburu honek. Sustrairik eta bizitzeko arrazoi handirik gabeko neska baten ibilerak kondatzen zaizkigu bertan, baina era guztiz landuan, kontalaria ez baita bakarra. Garai hartako Paris eta  kafeak aipatzen dira, kale eta ezleku guztiak… Puzzle baten bidez, garai eta izateko modu oso bat harrapatuz. Eta niretzako nago, UN PEDIGRÍ hura guztiz biografikoa zen bezala, eta oraingoa fikzio huts izanik ere, ez ote den azken hau hura baino autobiografikoagoa, nahiz eta Modianok, bere historia kontatu beharrean, asmatutako Lucki deitzen den neska baten kontuak kontatu.

Idazle handitzat daukat Modiano, baina irudipena daukat, forentse moduan ere asmatuko lukeela bizimodua.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)