Einar Galilearen agur bertsoa

Einar Galilearen agur bertsoa –

Einar Galilea Azazeta Alaves taldeko futbolari gasteiztarraren talde eta zalegoari bukaerako agur bertsoa hemen. Azken urteotan Alavesek utzita jokatu du atzerriko talde ezberdinetan, eta gaur bere sareetan @EinarGali publikatu du talde eta zalegoari bere agur bertso hau.

Einar Galilearen agur bertsoa

@EinarGali

Istorio hau hasi zen nik

nituela bi hilabete

ordutik gaur arte soilik

bi kolore ditut maite

urdina eta txuria

arabatarron aterpe

atzera begiratuta

daramat burua tente

Gasteizko haurren ametsa

zorionez baitut bete

egoera ezagututa

argi adierazi daiteke

edozein mailan gaudela

Glorioso zuek zarete!

 

 

Nire begietatik ...