Nekaezinaren agurra

Nekaezinaren agurra

Amets Txurruka maitatua izan da oso Euskal Herriko zaleontzako, errepidean hustu arteko ahaleginean nekaezin eta lehiaketetatik kanpo beti apal-apal agertu izan dalako.

Gaur txirrindularitza profesionalari agur esateko ordua heldu jakola jakinarazi deusku Etxebarriako kirolariak, sare sozialetan eskegi daben idatziaren bitartez, esker onez: “Garaipenek poza ematen dute, baina estimatua sentitzea ere garaipen ederra da”.

Nekaezinaren agurra

.

Eskerrik asko bihotz-bihotzez!

2006an hasi zen dena. Umetatik amestu nuena egia bihurtu, eta ordura arte afizio izandakoa ofizio izatera pasatu zen. Bizitzako ametsetako bat gauzatuta, konforme nengoen eta neurekiko esaten nuen “egunen batean seme-alabarik baldin badut, harro kontatuko diot txirrindulari profesional izatera iritsi nintzela”.

Ordutik, hamaika urte pasa dira. Hamaika denboraldi eta hamaika poz zein atsekabe. Izan ere, ibilbide luze honetan gozatzeko uneak asko izan badira ere, une zailak ere sarri tartekatu dira, zoritxarrez. Ezer larririk ez, baina, egiari zor, behin eta berriro oztopoak gainditu eta aurrera egiteko borrokatu behar izanak arrastoa utzi dit.

Nekaezinaren agurraNahiz eta bidea erraza izan ez, kendu didana baino askoz gehiago eman dit txirrindularitzak. Besteak beste, bizitzeko modu bat, betirako barneratu ditudan balore on asko, pertsona ahaztezin ugari eta baita munduko txoko eder asko ikusteko aukera ere. Horrez gain, lasterketarik onenetan egoteko aukera izan dut eta banakaren bat irabaztekoa ere bai. Gainera, txirrindulari baten ametsik ederrenean bezala, Parisko Camps Elyseesen jendetza handiaren txalo artean hunkitzeko zortea ere izan dut.

Baina, azkenaldi hau ez da oso erraza izan. Asko izan zarete nire etorkizunaz galdetu eta bueltan erantzunik jaso ez duzuenak, eta zuei barkamena eskatu nahiko nizueke, baina espero dut ulertuko duzuela. Mailarik gorenari eusteko nire aldetik nuen guztia eman dut, baina arazoren bat edo beste tarteko, zalantza ugari sortu zaizkit. Hori dela eta, denbora tarte bat hartu eta luze hausnartu ondoren, bizitzan beste etapa bat hasteko erabakia hartu dut. Kirol profesionala alde batera utzi eta beste bide berri batzuk irekitzeko garaia iritsi dela erabaki dut. Kirolaz beste modu batera gozatzekoa, alegia. Txirrindulari eta zaletu izateari inoiz ez diodala utziko uste baitut.

Eskerrik asko, umetatik hasi eta orain arte lagundu didazuenei: txirrindularitza elkarte, zuzendari, mekanikari, masaje emaile … Pausoz pauso aurrera egiten lagundu didazuen guztiei. Entrenamendu zein lasterketetan ezinbesteko laguntza eman didazuen taldekide eta grupetako lagunei; lan honen eguneroko gogortasuna gozamen bilakatu baitidazue. Bizikletatik jaitsita, eguneroko bizimoduan alboan izan zaituztedan guztiei; etxekoei, zuek ikusi nauzuelako, bai gozatzen, baina baita sufritzen ere. Nola ahaztu betiko lagunak eta “Amets Txurruka Lagunartie” osatzen duzuenak. Eta zelan ez, mila esker etxeko bi neskei, Lexuri eta Nahia txikiari; oinarrizko bi euskarri.

Bukatzeko, bereziki eskerrak eman nahi dizkiet zaleei, klase handirik gabeko txirrindularia izan arren, handienen pareko sentiarazi nauzuelako. Ez daukat esker ona besterik zuengandik jaso dudan maitasuna eskertzeko. Garaipenek poza ematen dute, baina estimatua sentitzea ere garaipen ederra da. Pribilegio hori izan dut eta aurrerantzean ere sentipen horrekin erlazionatu nahiko nuke nire kirol ibilbidea.

Oso polita izan da, eskerrik asko bihotz-bihotzez!

Nekaezinaren agurra Nekaezinaren agurra Nekaezinaren agurra Nekaezinaren agurra
agurra, Amets Txurruka, txirrindularitza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude