Mission Pays Basque: Frantziarren ‘8 apellidos vascos’ filma


Mission Pays Basque: Frantziarren ‘8 apellidos vascos’ filma

Ludovic Bernard zinemagileak zuzendu du eta Élodie Fontan, Florent Peyre eta Daniel Prévost aktoreek parte hartuko dute Mission Pays Basque” delako pelikulan. Uztailaren 12an estreinatuko da iparraldeko zinemetan eta “8 apellidos vascos” film espainiarrak lortutako sona berdintzea du xede. Hona hemen kartela.

Hastapenean ‘Espartinak’ (Espadrilles) izena jarri nahi zioten filmari, baina azkenean ‘Mission Pays Basque’ izango da. Baionan, Saran eta Donibane Lohizunen grabatu dute, besteak beste, eta Baionako Festak zein Irrintzi jaialdia ageri dira pelikulan. Bide batez, protagonista euskaldunaren abizena Beitialarrangoitia da.
Mission Pays Basque: Frantziarren '8 apellidos vascos' filma

Sinopsia

Sybille, gazte paristar batek burdindegi (ferreteria) bat erosi nahi du Iparraldean, supermerkatu bat jartzeko. Egina zegoela uste zuen, baina euskaldunek ez dizkiote gauzak erraz jarriko. Azkar konturatuko da euskaldunek ez dutela paristar bat lagunduko, liraina izan arren.

.

Fotograma batzuk

Mission Pays Basque: Frantziarren ‘8 apellidos vascos’ filma
8 apellidos vascos, Frantzia, Mission Pays basque, zinema
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Mission Pays Basque: Frantziarren ‘8 apellidos vascos’ filma”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude