Erbina Zubillaga: zergatia

Erbina Zubillaga: zergatia

Erbina Zubillaga: zergatia

Jauzia Sar-hitzaErbina Zubillaga familiaErbina Zubillaga familia - BisaiaErbina zubillaga familia - JauziaErbina zubillaga familia - Zergatia

Zergatia


Beixtik argiki asumitu eta esplikatzen digu zergatik erabaki zuen etxean ETA-ren zulo bat eraiki eta gordetzea:

Beixtiren kasuan, arrazoina guztiz politikoa da, hau da, Euskal Herria askatzeko bidean eta helburuarekin eman zuen jauzia. Ez du beste argudio edo helbururik ikusten bere jauzia edota egin duena esplikatzeko, soilik eta ez da gutti, bere herriaren askatasuna.

Erbina Zubillaga 17Beixti Zubillaga, bere sorterritik urrun bizi zen, Alegitik 120km-tara alegia.

Euskal Herritik kanpo bizi izan zen urte luzaz, pentsa, han ezagutu zuen senarra eta han egin eta hezi zituen bere hiru haurrak. Baina hala ere, Beixtik argi du, bere herriak, Euskal Herriak, aske izan beharra duela eta Euskal Herriaren askatasunerako dena emateko prest dela, horren adibide dugu familia osoak hartu zuen konpromiso maila altua.

Gehienbat Bextik eta baita bere senarra zen Fidelek, hartu zuten zuloa eraiki eta atxikitzearen erabakia. Haurrek ez zuten zuzenean parte hartu erabakian, baina egunerokotasunean erabakiarekin bat egiten zuten, horiek dioten bezala “naturaltasunez”. Etxeko egoerarekin bat egiten zuten, eta handitzen joan ziren heinean, ulertzeaz gain, gurasoen Jauziarekin bat egin zuten. Aipatzekoa da gainera, beraien artean asko hitz egiten zutela Euskal Herriaz, Euskal Herriko gatazkaz eta baita etxean zeukaten «sekretutxoaz», zuloaz ere. Hortaz, erran genezake etxe horrek hartu zuen konpromisoa ez zela beraien arteko tabu bat izan, baizik eta elkarrekin aitzinera eramaten zuten engaiamendu bat.

Haurrek beren aldetik, beren amaren ekinbidea ulertu eta segitzeko erabakia hartu zutela erran dugu. Erabakia aipatzen dutelarik, ez dituzte soilik amaren arrazoinak bere egiten eta errepikatzen, baizik eta esplikatzen digute beren kotzientzia politikoa garatu den heinean, Txiki eta Otaegietxean zuloa izatearen erabakia ulertu zutela eta berretsi zutela, hoien printzipioekin eta kontzientzia politikoarekin bat zetorrelako.

Mirenek, bere amaren zurruntasun eta konbentzimendu berdinarekin esplikatzen digu, bere jauzia, bere helburua, Euskal borrokalariak babestea eta laguntzea zela. Ororen gainetik ematen du, Euskal nazio askapeneko mugimenduko eta zehazkiago
ETA erakundeko militanteak laguntzeko premia.

Horrez-gain, bi anai arrebek, jauzia egitearen edo konpromisoa hartzearen zergatiak aipatzen dizkigutelarik, ohartu gintezke, parte batean Estatuen jarrerak eragina izan zuela. Hau da, Frankismoaren errepresio gordinak, Txiki eta Otaegi-ren erahilketak  asko markatu zituen (Abc). Ondoren, demokraziaren aginte pean, Espainiako presidente zenean, Felipe Gonzalez-ek bideratutako GAL-en erahilketek ere bi seme-alaben erabakia sakondu eta sendotu egin zuela esplikatzen digute. Azken baten, estatuek aurrera eramandako hainbat politika eta jarrera ezberdinek, beren «sekretutxoari» zilegitasuna eman ziela aipatzen digute:


JAUZIA (2.atala)

– Erbina Zubillaga familia –

Artikulua PDF formatuan ikusteko egin klik hemen


Jauzia Sar-hitzaErbina Zubillaga familiaErbina Zubillaga familia - BisaiaErbina zubillaga familia - JauziaErbina zubillaga familia - Zergatia

jauzia

Erbina Zubillaga: zergatia zergatia zergatia zergatia zergatia zergatia zergatia zergatia zergatia

1989 Bidaxune (Baxe Nafarroa) - JAUZIA